Erliebearen Modelaketa eta Agente Geologikoak

Clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,45 KB

Harrien Meteorizazioa eta Agente Atmosferikoak

  • Aire zabalean dauden harriak hondatuz joaten dira, zatikatu arte. Horren ondorioz, klastoak sortu eta mendien hegaletan pilatuz joaten dira.
  • Klastoak: Edozein tamainako eta jatorriko harri zatiei esaten zaie.
  • Agente atmosferikoek eragiten dute harriak zatitzea, adibidez: euriak eta elurrak, tenperatura-aldaketek eta gelifrakzioek (harrien arrakaletan sartzen den ura izoztea).
  • Meteorizazioa: Agente atmosferikoek eragindako prozesu multzoa da.

Meteorizazio Prozesuak

Hiru meteorizazio mota daude:

  1. Meteorizazio Mekanikoa: Dilatazioaren eta uzkurduren ondorioz, gelifrakzioaren ondorioz eta erortzen diren harriekin talka egitearen ondorioz zatikatzean gertatzen da.
  2. Meteorizazio Kimikoa: Harriak sortzen dituzten mineralak zenbait erreakzio kimikoren eraginez aldatzen dira, eta horren eraginez harriak zatitu egiten dira.
  3. Meteorizazio Biologikoa: Izaki bizidunek harriak zatitu egiten dituztenean gertatzen da.

Meteorizazioan Eragina duten Faktoreak

  • Tenperatura
  • Hezetasuna

Erliebearen Modelaketa eta Agente Geologikoak

  • Agente geologikoek materialak garraiatu eta jalki egiten dituzte. Agente geologiko guztiek higadura, garraioa eta sedimentazioa egiten dituzte.
  • Higadura: Materialak jatorrizko lekutik kentzea da.
  • Garraioa: Materialak leku batetik bestera eramatea da.

    Bi mota daude:

    1. Hondoan zeharreko garraioa: Lurretik garraiatzen dituztenean.
    2. Esekidura garraioa: Materiala lurra ukitu gabe garraiatzen duenean.
  • Sedimentazioa: Agente geologiko batek garraiatzeko ahalmena galdu eta materiala leku batean uzten duenean gertatzen da.

Agente Geologiko Nagusiak

Agente geologiko nagusiak hauek dira:

  • Haizea
  • Glaziarrak
  • Ur biziak
  • Ibaiak
  • Lurpeko urak
  • Itsasoa

Glaziarrak

Elurra pilatzen den lekutik izotza urtzen den lekuraino mugitzen diren izotz-masak dira glaziarrak.

Ur Biziak

Ur biziak higadura- eta modelatze-ahalmen handiko agente geologikoak dira klima lehorreko lekuetan, euria barra-barra egiten duenean sortzen direnak.

Ibaiak

Ibaiak ur-laster iraunkorrak dira. Ur-laster nagusi batean elkartzen dira, eta ibai nagusi horrek, eskuarki, itsasoan isurtzen ditu urak.

Lurpeko Urak

  • Akuiferoak: Lurpeko uren metaketa dira; putzuen bidez ustia ditzakegu.
  • Modelaketa Karstikoa: Harriak disolbatzean lurpean eta gainazalean utzitako aztarna multzoari deritzo.

Itsasoa

  • Olatuak: Haizeak sortzen ditu. Olatuek itsas ertz malkartsuak higatzen dituzte.
  • Itsas Lasterrak: Uretako tenperatura eta gazitasunaren ondorioz sortzen dira. Material txikiak garraiatzen dituzte.
  • Mareak: Ur-masa handien mugimenduak dira, Ilargiaren eta Eguzkiaren grabitateak eraginda. Mareaek olatuen jarduera-eremua handitzen dute.

Harri Sedimentarioak

  • Arro Sedimentarioak: Lurrazaleko sakonuneak dira, eta haietan sedimentuak pilatzen dira. Haien behealdea pixkanaka ondoratzen da, sedimentuak geruzatan pilatu ahala.

Entradas relacionadas: