Erliebearen Modelaketa: Prozesuak eta Agente Geologikoak
Clasificado en Geología
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,33 KB
Erliebearen Modelaketa
Agente geologikoek erliebearen modelaketa edo eraldaketa modu naturalean eragiten dute: higadura, garraioa eta sedimentazioaren bidez.
Higadura
Materialak jatorrizko lekutik kentzea da higadura. Meteorizazioa harrien zatiketa eta banaketa da. Higaduraren eraginkortasuna agente geologikoen energiaren eta harrien erresistentziaren araberakoa da.
Garraioa
Bi modu daude: hondoan zeharreko garraioa (klastoak hondoan zehar mugitzen dira) eta esekidurako garraioa (klastoek ez dute lurra ukitzen).
Sedimentazioa
Agente geologiko batek garraiatzeko ahalmena galdu eta klastoak leku batean behin betiko uzten dituenean gertatzen da sedimentazioa.
Agente Geologikoak eta Prozesuak
- Haizea:
- Partikula txikiak (adb: hondarra) garraiatzen ditu.
- Eragin handia hondartzetan eta basamortuetan.
- Landaredia ez dagoenean eta haizea etengabea denean, landareak jartzea da higadura gutxitzeko irtenbidea.
- Dunak: hondarrezko metaketak.
- Perretxiko Itxurako Harria: haizeak harriaren behealdea gehiago higatzen du, higadurazko prozesua.
- Glaziarrak:
- Elurra pilatzen den lekuetatik izotza urtzen den lekuetaraino mugitzen diren izotz-masak.
- Klima polarretan (Groenlandia, Antartika) eta mendi garaietan (Himalaya, Alpeak, Andeak) aurki daitezke.
- Egiturak:
- Zirku Glaziarrak: elurra pilatu eta izotz bihurtzen den lekuak.
- Glaziarren Mihiak: zirku glaziarretik izotza irteten den lekuraino zabaltzen den izotza (grabitatearen eraginez mugitzen da, U formako haranak sortuz).
- Morrenak: mihiak garraiatzen dituen harri kopuru handiak (albo-morrenak, morrena zentrala eta aurreko morrena).
- Ur Biziak:
- Gainazaleko urak dira, ibilgu finkorik gabe.
- Klima lehorretan eta landaredi gutxi dagoenean, euri askok higadura ahalmen handia ematen diete.
- 3 zonalde:
- Harrera Arroa: malda handia, abiadura handia, higadura nagusi (karkabak sortzen dira).
- Isurbidea: karkabak elkartu eta ibilgu bakarra (garraioa nagusi).
- Deiekzio Konoa edo Alubioi Konoa: sedimentazioa nagusi.
- Maitagarri Tximiniak: euri askok ur biziak sortzen dituzte, harri biguina higatuz eta harri gogorra utziz.
- Ibaiak:
- Lurpeko uretan dute jatorria eta ibilbide finkoa dute.
- 3 zonalde:
- Goi-ibilgua: malda handia, abiadura handia, higadura nagusi (hondoan, V formako haranak sortuz).
- Erdi-ibilgua: malda ertaina, garraioa nagusi.
- Behe-ibilgua: malda txikia, sedimentazioa nagusi (uholde lautadak sortzen dira).
- Itsasoa:
- Itsaslabarra: haitzez osatutako itsasertzeko toki aldapatsua edo amildegia.
- Hondartza: itsasertzean dauden hondarrezko egiturak.
- Gezia: itsasertzarekiko paralelo dauden hareazko barrak.
- Tonbola: itsasertza eta uharteak lotzen dituzten metaketak.