Erlijio-alienazioa: Marx eta Nietzschen ikuspegiak
Clasificado en Otras materias
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,38 KB
Erlijio-alienazioa: Nietzsche eta Marxen kritika
Nietzsche eta Marx ateoak dira eta erlijioaren aurka gogor jotzen dute. Nietzscherentzat, erlijioa jabeen aurkako herri xehearen matxinada da eta herri xehearen balioak goresten ditu. Marxek, ordea, aurkako ikuspegia du: erlijioa klase menperatzaileak sortu du, klase menperatua kontrolatuta edukitzeko eta herri xehearen iraultza geldiarazteko.
Alienazioaren kontzeptua eta sustraiak
Alienazioaren kontzeptuaren bitartez, bere baitatik zerbait galtzen duen gizakiaren egoera adierazten digu. Marxen ustez, lanarena da alienazio nagusia, sustrai ekonomikoa duelako.
Sistema kapitalista eta gizakiaren gauzatzea
Sistema kapitalistan, gizakia gauza bihurtzen da, lan-indar hutsa bihurtzean datza. Gizakiak sortzen duen produktua bere emaitza eta produktu berritzat hartu beharrean, egilea den emaitza hori beste pertsona baten jabetza bihurtzen da. Giza produtzaileak eginiko inbertsioak bere independentziaren edota autonomiaren galera dakar.
Langile edo proletarioak bere izate osoa jartzen du objektuan, eta berea den objektu hori kentzean, gauza bihurtzen da. Gizakia bera salgai dago; askatasuna eta giza izatea kendu diote.
Marxismoak aipatzen dituen alienazio motak
Alienazio ekonomikoak beste alienazio mota batzuk eragiten ditu. Marxismoak aipatzen dituen alienazio nagusiak honakoak dira:
- Gizarte-alienazioa: Gizarte-klase batzuek beste klase bat menderatzen dute.
- Erlijio-alienazioa: Marxen ustez, gizarte-klase menderatzaileak erlijioa sortu zuen klase menperatua kontrolpean edukitzeko. Erlijioaren esanetan, giza zoriontasuna hurrengo munduan dago eta gizakia mundu honetara sufritzera etorri da; horrela zerua lortuko dugu. Erlijioak iraultza geldiarazi egiten du. Langileek burgesen aurka egin beharreko iraultza oztopatzen du, estatu burgesa legitimatuz. Estatu burgesaren aginduak Jainkoaren aginduak balira bezala onartzen direnean, erlijioak agintaritza justifikatzen du. Horrela, erlijioak injustiziak justifikatzen ditu. Desepzioa eta injustizia dira alienazio horren ezaugarriak. Erlijioak herria lokartzen du.
- Alienazio filosofikoa: Filosofia errealitatearen interpretazio faltsuak egiten ahalegintzen da, egoera zuzengabeak justifikatzeko.