Erlijioak, Sinesmenak eta Euskal Mitologia

Clasificado en Religión

Escrito el en vasco con un tamaño de 11,78 KB

Teistak

Teistek (kristautasuna, judaismoa eta islama) izaera subjektiboa daukate. Hemen Jainkoa dago eta berak agintzen du. Beraren baitan, hildakoan zerura edo infernura goazela sinesten da. Bizia mugatua da eta hil ondoren zerura edo infernura goaz.

Deistak

Deistek (hinduismoa, budismoa) izaera objektiboa dute. Hemen ez dago jainkorik; eurek erabakitzen dute. Hauentzat bizia txarra da, kastigu bat. Adibidez, Budak esandako gauzak gomendio hutsak dira, baina jarraituz gero helburura heltzen da. Helburua lehen bizian lortzen ez bada, hil ondoren berriro berraragipenaz helburuak lortzen jarraitzen da, 2, 3, ... bizian lortu arte. Lortu ondoren, hil eta desagertuz lortzen da helburua. Ziklo honi, jaio, hil, berraragitu, hil, ... samsara deitzen zaio.

Erlijio etikoa

Legerik edo agindurik ez da agertzen, bizitzarako proposamenak baizik:

  • Ez dago jainkorik.
  • Ez dago profetarik.
  • Ez dago erantzukizunik, gomendioak ematen direlako.
  • Jainkorik ez dagoenez (deista), ez dago ardurarik.
  • Ez dago hierarkiarik.
  • Gizakiak du garrantzia, erlijio indibidualak dira.
  • Helburua iluminazioa, jakinduria edo askatasuna lortzea.
  • Agindurik ez, ondorioz bekaturik ez.
  • Ekintzen ondorioa karma.
  • Patua: objektiboa.
  • Miraria ez da posible.

Erlijio profetikoa

  • Jainkoak legeak/aginduak inposatu.
  • Jainkoa dago: Jahve.
  • Moises da profeta.
  • Erantzukizun morala dago.
  • Jainkoa dagoenez (teista), Jainkoak gizaki edo herriaren ardura du.
  • Hierarkia: Jainkoa goian, Moises eta Aaron tartean eta herria behean.
  • Gizarteak du garrantzia, erlijio komunitarioak dira.
  • Helburua aginduak betetzea, Jainkoaren hitzak betetzea.
  • Bekatua agindua betetzen ez duenak.
  • Ekintza txarren ondorioa infernua.
  • Patua: subjektiboa.
  • Miraria posible da.

Karma

Gure bizitzan ondorioak sortuko dituen ekintzak dira.

Budismoa eta Hinduismoaren desberdintasunak

  • 1. Dharma doktrina - Dharma lege unibertsala.
  • 2. Jainkorik ez - Jainko asko.
  • 3. Birsortzea - Reinkarnazioa.
  • 4. Guztiak berdinak dira - Kastak daude.
  • 5. Hiru salbazio bide: Karma yoga (ekintzen bidea), Jnana yoga (ezagutzarena) eta Bhakti yoga (debozioarena) - Salbazioaren bide zortzikoitza.
  • 6. Anatman - Atman.
  • 7. Sufrimenduaren arrazoia nahiak - Sufrimenduaren arrazoiak atsekabeak.

Berdintasunak

  • Karma ekintzen ondorioa.
  • Moksha eta samsara: bizitza ziklopean.
  • Erlijio etikoa, mistikoa eta deista.
  • Mundua determinatua, emanatua, kausala, inboluntarioa eta mekanikoa.
  • Bizitza sufrimendua da.
  • Proposamen etikoa.
  • Kontzeptu komunak: Jainkoak, erlijioa, liburua, jarraibidea, hil eta gero, bizitza amaieran, hil ondoren, hirutasuna, Mesias, Profetak, mundua, bizitza.

Kristautasuna

  • Monoteista: Hirutasuna (Jainkoa, Semea eta Espiritu Santua).
  • Profetikoa.
  • Mendebaldekoa.
  • Teista.
  • Abrahamikoa.
  • Itun Zaharra + Itun Berria.
  • 10 agindu.
  • Betiereko bizitza.
  • Azken epaiketa.
  • Hildakoen berpizkundea.
  • Mesias Jainkoa dela onartzen da.
  • Jarraitzaile ugari.
  • Mundua sortua, kausala, boluntarioa eta kontzientea da.
  • Bizitza aukera bakarra.

Islama

Arabierazko hitza da Islam, musulmanen erlijioa. Ala Jainkoarekiko obedientzia esan nahi du islam hitzak; eta musulman esaten zaio Jainkoaren nahiari atxikitzen zaiona. Arabiako (gaurko Saudi Arabiako) Meka eta Medinaren artean bizi izan zen Mahoma, K.o. VII. mendean. Musulmanentzat aro berria hasten da Mahomak Mekatik Medinara alde egin zueneko urtean (622). Bizitza eta erlijio berriaren sorreraren abiapuntua izan zen eta azkar zabaldu zen islama Afrikako iparraldera. Inperio arabiar-musulmana zabaltzearekin batera, Espainiara, batetik, eta Ekialde Hurbilera, bestetik, zabaldu zen Islama. «Bakarra da Ala Jainkoa eta Mahoma da haren profeta» aitorpenak sintetizatzen du musulmanaren fedea. Profetari egindako azken errebelazioa Koran liburu sakratuan dago jasota. Liburu horrek sineste eta erlijio-bizitza islamdarraren funtsezko iturria izateaz gain lege-balioa du. Hortik Koranek duen eragina islamaren gain eraikitako gizarte politiko-erlijiosoan. Islamaren interpretatzaile ofizialek (ulemak) Hadith (tradizioak) bigarren iturri juridiko-teologiko nagusia dute; bertan aurkitzen baitira Mahomaren bizitzako esanak eta jardunbidea.

Islamaren Bost Zutabeak

  • 1. Fede-aitorpena egitea.
  • 2. Eguneroko otoitza (bost aldiz).
  • 3. Pobreen aldeko zerga edo limosna.
  • 4. Urteroko hilabete osoko baraualdia (Ramadana).
  • 5. Mekako hiri sakratura erromesaldia (bizitzan behin gutxienez, ahal izanez gero).

Horiez gain, Koranek politika-, lege-, elikadura- edota garbitasun-mailan ere badu eraginik. Erlijiozko elkartea (umma) osatzen dute munduko musulman guztiek. Kalifa da ummaren buru erlijio-politikoa. Islamean, ez dago apaizik; bai ordea, elkartearen otoitzaren gidaria. Kristautasunaren ondoren, munduko bigarren erlijiorik zabalduena da islama.

Judaismoa

Juduen erlijioa dela esan ohi da judaismoa. Judu sentitzen dena eta bere burua halakotzat daukana da judua. Juduak direla esaten dutenak etnia horretakoak direlako; beste batzuek alderdi kulturalak hartzen dituzte kontuan, baina judu askorentzat erlijioa (judaismoa) da elementu nagusi. Ama judua duena da judua eta Moisesek emandako Legearen eta Torah Legearen arabera bizi direnak dira juduak. Judaismoa ezin da ulertu judu-herriaren antzinako historia ezagutu gabe, hots, Herri Hebrearraren geografia nahiz historia ezagutu gabe. Jainkoa dagoela, 10 aginduak eman eta betetzen ez badira zigortu egiten duela sinesten da. Jainkoaren eta herriaren arteko erlazioa Moises profetak ezarri zuen.

Kristautasuna

Gertaera historikoetan sustraiak finkaturik dauzkan erlijioa da Kristautasuna. Gure aroaren I. mendean sortu zen Ekialdeko Mediterraneoan sakabanaturik ziren judu komunitateen artean. Erromatarrek Palestina okupaturik zeukaten garaikoa da. Gatazka handiko garai hartatik eta Jesusen bizitza eta predikuetatik atera du Kristautasunak bere doktrinaren funtsa. Kristauentzat testu sakratuak (Itun Berria edo Testamentu Berria) izan dira beren erlijioaren oinarri historikoak. Baina testu hauek berandu idatzi ziren, gertakarien garaia baino geroagokoak baitira. Horregatik, xehetasun historikoetan badaude hutsune bat baino gehiago. Hala ere, Kristautasuna Jainkoaren Semea den Jesusen bizitza eta mezuan oinarriturik dago, guztia Itun Berriko testuen arabera.

Euskal Sinesmenak eta Natura

Lehen bizidunen begietarako misteriotsuak ziren fenomenoak naturak sortzen zituen: eguzkiaren eta ilargiaren jarraipena, lainoak, euria... Guzti hauek inpaktu handia eragiten zuten gizakiarengan.

Lurra, Mendiak, Ura, Sua eta Zuhaitzak

Lurra

Lurrak emankortasunarekin zerikusia du, emankortasuna baita garai horretan biziraupenerako gakoa. Lurra den Ama Jainkosaren kulturarekin lotuta dago bizitzaren ernalkuntza eta sorrera, haurren jaiotza. Emakumea da lurrarekin harremanetan dagoena, bera ere emankorra den heinean. Pertsonak Lurraren baitan daude, berari loturik bizi eta hiltzen dira.

Mendiak

Mendiek ere boterez jantzita daude euskal sinesmenean. Bai beren konstituzio orografikoak mendietara joateko aurkezten duen zailtasunagatik, bai zerutik gertuago egonik, sakratua eta misteriotsua denarekiko gertuago daudelako. Euskal Herrian mendi batzuk estimu berezia izan dute, hala nola Anboto, Bizkaian, laminekin eta Marirekin loturiko legendaz betetako mendia.

Zuhaitzak

Zuhaitzak ere erakargarriak ziren gure arbasoentzat. Bereziki haritza, pagoa eta artea, hauen fruitu diren ezkurrak oinarrizko elikagai baitziren.

Ura

Urak purifikazio zentzua dauka, txarra dena garbitzekoa. Ura bizitza-iturri da eta Euskal Herrian sinesmen askorekin dago lotuta ura. Iturri batzuetako urak, batik bat kristautasunaren eraginez, naturaz gaineko gaitasunak ditu.

Sua

Suak ongia eta gaizkia, biak, adierazten ditu. Euskal Herrian sua heriotzarekin oso loturik dago. Suak, beraz, purifikazioa, beroa eta maitasuna adierazten ditu.

Zerua (Ortzi), Eguzkia eta Ilargia

Zerua (Ortzi)

Zerua zeruko argiaren jainko pertsonalizatu bat da, Ortzi eta tximista ere adierazten ditu. Historiaurrean, lepoan zintzilik eramandako irudiek tximistatik babesten zuten hura zeramana.

Eguzkia

Eguzkia gurtzea fenomeno unibertsala da eta Euskal Herria ez da salbuespena. Antzinatik herriek eguzkiaren eta ilargiaren arteko harremana finkatu dute. Eguzkia printzipio aktiboa eta ilargia pasiboa izango lirateke. Berez, fisikoki, ilargiak eguzkiaren argia islatzen du. Eguzkiaren sartzea ez da heriotza bat bezala ulertzen. Hala ere, eguzkia hildakoen lurretara jaisten dela uste da. Euskal sinesmena da Lurreko bizitza Eguzkiaren menpe dagoela, bai uztak, bai eguraldi ona edo txarra... Baina Eguzkiak izpiritu gaiztoak uxatzeko ere balio du, bere argia ongiaren argia da eta. Berak uxatzen ditu gauaren iluntasuna, arriskuak —fantasma, jeinu, iratxoak...— ezkutatzen diren iluntasuna.

Ilargia

Ilargia, euskaldunentzat, mito zaharrenetarikoa da; eguzkiaren inguruko sinesmenak baino zaharragoa. Ilargia eta hildakoen artean harreman estua dagoela dirudi, euskaldunen artean ilargia femeninoa da. Euskal kulturaren barruan ilargia bizitza-erritoen astroa da: jaiotza eta heriotzaren sinboloa; urak, euria, landaredia kontrolatzen ditu, eta denbora, patua, iluntasuna, heriotza eta bizitza sinbolizatzen ditu.

Sektak: Definizioa

«Ezaugarri totalitarioak izaten dituzte eta mota askotakoak izan daitezke: erlijiosoak, kulturalak, zientifikoak, terapeutikoak, politikoak... Talde horietan sartzen direnek debozio osoa erakusten diote pertsona edo ideia bati, eta manipulazio, konbentzitze eta kontrol tekniken menpe daude. Sektetako kideek liderrarekiko eta taldearekiko mendetasun osoa izaten dute, eta hori da pertsona horiei eta beren familia eta lagunei gehien eragingo dien faktorea».

Sekten zenbait ezaugarri

  • Konponbide sinpleak eskaintzen dituzte edozein egoeratarako.
  • Teoriaren eta praktikaren arteko kontraesanak dituzte.
  • Karisma handiko liderra dute, mesianikoa eta dogmatikoa.
  • Segurtasun pertsonala, babesa eta aukeratutako taldeko kide izateko aukera eskaintzen dute.
  • Egitura totalitarioa da, dena goian erabakitzen da.
  • Teknika psikologikoak eta bortxazkoak erabiltzen dituzte kideak harrapatzeko eta doktrinatzeko.
  • Helburuek bitartekoak justifikatzen dituztela sinesten dute.
  • Dirua lortzen dute gezurrak erabiliz, gehienetan gizarteari laguntzeko direla esanez. Ikastaroak ere erabiltzen dituzte.
  • Taldean sartzen denari ondasun guztiak eman ditzala eskatzen diote, salbazioa lortzeko bide bakarra dela esanez.
  • Guztiarekiko gorrotoa, beldurra eta gutxiespena irakasten dute. Gizakiaren azken helburua lortzeko bide bakarra eurak direla diote. Kidea bakartu egiten dute, mentalki eta fisikoki, taldearen aurka dauden gauza guztietatik.
  • Sektak kritikatzen dituztenak izutzen saiatzen dira.
  • Gizabanakoa anulatu egiten dute eta gaitasun kritikoa murrizten diote.
  • Bizimodu berria eskaintzen dute.

Entradas relacionadas: