Erlijioaren Aldaketa: Erreforma eta Kontrarreforma
Clasificado en Religión
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,66 KB
Erlijioaren Aldaketa
Eliza Aro Modernoaren Hasieran
Aro Modernoaren (AM) amaieran, batzuk Eliza Katolikoarekin haserre zeuden:
- Hierarkia luxuz eta aberastasunez inguratuta zegoen: kristau printzipioen aurka zegoen.
- Apaizek prestakuntza gutxi zuten eta lan pastorala txarto egiten zuten.
- Askok apaiz kargua izateko diruz erosten zuten, benetako bokaziorik gabe.
- Indulgentzien aurka agertzen ziren: bekatuak barkatzeko, diruaren truke, Aita Santuak ematen zuen dokumentu bat.
Erreforma Luteranoa
1515ean Leon X.ak induljentziak eskaini zituen Done Petri eraikitzeko dirua ematen zutenei.
1517an Martin Luther fraide alemanak 95 tesi, induljentziak ematearen aurka lana idatzi zuen, Aita Santuaren agindua kritikatuz. Eskumikatu egin zuten.
M. Luther bere ideiak zabaltzen hasi zen, luteranismoari (protestantismoari) hasiera emanez. Oinarrizko printzipioak hauek dira:
- Pertsonak fedearen bitartez salbatzen dira.
- Fededunek Jainkoarekin harreman zuzena dute.
- Egia bakarra liburu santuetan dago.
- Bi sakramentu bakarrik onartzen ditu: bataioa eta eukaristia.
- Ama Birjina eta santuak ez dituzte gurtzen.
- Aita Santuaren agintea ukatzen dute.
Erreformaren Hedapena
Alemanian azkar hedatu zen.
Erlijio-erreformarako beste mugimendu batzuk sortu ziren Europan:
Kalbinismoa
Predestinazioan oinarritu ziren: jaiotzetik gaude salbatuta edo kondenatuta. Genevan sortu zen eta Herbehereetara, Frantziara eta Britainia uharteetara hedatu zen.
Anglikanismoa
Ingalaterrako Henrike VIII.ak sortu zuen. Erregea zen elizaren buru.
Kontrarreforma
Eliza katolikoaren barneko mugimendu erreformatzailea izan zen: protestanteak geldiarazteko eta Eliza hobetzeko.
1545. urtean Trentoko Kontzilioan erabaki zuten:
- Doktrina berretsi zuten (sakramentuak, Aita Santuaren nagusitasuna, etab.).
- Apaizgaitegiak sortu zituzten.
- Doktrina katolikoa zabaltzeko bitartekoak sortu zituzten: eskolak, etab.
Neurri hauek zabaltzeko erlijio-ordena berriak sortu ziren: Jesusen Lagundia (San Ignazio Loiolakoak sortua 1540an).
Erreformaren Ondorioak
- Europa bi erlijio multzotan zatitu zen: protestanteak eta katolikoak. Honek erlijio-gerrak eragin zituen. (Inperio Santua eta Frantziaren artekoa garrantzitsuena).
- Intolerantzia Europa osora zabaldu zen: gehiengoaren erlijioa praktikatzen ez zuena jazartzen zuten. Espainian, adibidez, Inkisizioa.