Erosketak, Hornitzaileak eta BEZa: Funtzionamendua eta Kudeaketa

Clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,35 KB

1. Merkatua eta Hornitzaileak

Erosketa egin baino lehen, hornitzaile egokiena bilatu behar da. Prozesuak honako hauek hartzen ditu barne: produktuen informazioa biltzea (prezioa, kalitatea, deskontuak, ordaintzeko moduak...), baloratzea eta hornitzailea aukeratzea.

1.1. Merkatua

Produktu horren merkatua saltzaileek eta produktu bera eskatzen duten erosleek osatzen dute. Merkatuak forma ugari har ditzake: leku fisikoa, sare informatikoak, harreman pertsonalak (adibidez, Wallapop)...

1.2. Hornitzaileak

Enpresak behar dituen produktuez hornitzeko, beste zenbait enpresa behar izaten dira, produktu horiek ekoizten dituzten hornitzaileak, alegia. Hornitzaileen merkatua ikertu behar dugu: zenbat hornitzailek fabrikatzen duten guk behar dugun produktua, produktuaren ezaugarriak, entrega-epea, ordaintzeko baldintzak...

Hornitzaile Merkatua Ikertzea

Hornitzaile bakar batekin lan egiteak abantaila batzuk izan ohi ditu: prezio hobeak eta deskontuak, besteak beste.

Kontratazio Prozesua

  1. Hornitzaileak bilatzea
  2. Aukeraketa eta ebaluazioa
  3. Negoziazioa eta Kontratuaren sinadura

Emaitza

  1. Eskaera
  2. Entrega
  3. Fakturazioa

1.3. Hornitzailearen Aukeraketa

Hornitzaile egokiena aukeratu behar da. Lehenengo pausoa hornitzaileen zerrenda egitea da, haien informazioa bilduz (prezioak, kalitatea eta beste baldintzak).

Eskaintzak Baloratzeko Irizpideak

  • Prezioa
  • Kalitatea
  • Zerbitzuaren kalitatea
  • Entrega-epeak
  • Beste batzuk

1.4. Hornitzaileen Erregistroa

Erregistro hori hornitzaile bakoitzaren fitxa bat osatuz egiten da. Fitxa horretan honako datuak bildu behar dira: izena, helbidea, posta elektronikoa, telefonoa, faxa, salmenta eta entrega-baldintzak. Produktuaren kodearen edo produktu-izenaren arabera sailka daiteke.

2. Balio Erantsiaren Gaineko Zerga (BEZ)

2.1. BEZaren Ezaugarriak, Funtzionamendua eta Kalkulua

BEZa enpresariek eta profesionalek beren jarduerak garatzean egindako ondasunen entregak eta zerbitzuen prestazioak grabatzen dituen zeharkako zerga da, kontsumoa zergapetzen duena.

Enpresariek eta profesionalek ez dute zerga beraiek zuzenean jasaten; haien lana zerga hori kobratzea da. Zerga, berez, azken kontsumitzaileek ordaintzen dute. Zeharkako zerga hau Ogasunari eman behar zaio.

Jasandako BEZa (BEZ Kengarria)

Enpresaburuek eta profesionalek ondasun eta zerbitzuak erostean BEZa ordaintzen dute, baina ordaindutakoa itzuli egin behar zaie. Horri Jasandako BEZa (edo BEZ kengarria) deitzen zaio.

Bildutako BEZa (BEZ Sortua)

Salmentetan enpresaburuek eta profesionalek kontsumitzaileengandik jasotzen duten BEZari Bildutako BEZa (edo BEZ sortua) deitzen zaio. Hau da Ogasunari eman behar diotena.

BEZaren Likidazioa

Enpresaburuek eta profesionalek Ogasunean sartu beharko dutena Bildutako BEZaren eta Jasandako BEZaren arteko diferentzia da.

Zergaren Tipoak edo Tasak

  • Tasa Supermurriztua (%4): Botikak, ogia, esnea...
  • Tasa Murriztua (%10): Prentsa, liburuak, eskola materiala.
  • Tasa Orokorra (%21): Turismo aktiboan eta gainerako produktu/zerbitzuetan.

Entradas relacionadas: