Erradioa: Atomoen Propietate Fisiko-Kimiko Garrantzitsuak

Clasificado en Química

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,34 KB

ERRADIO ATOMIKOA

Elkarren ondoan dauden bi atomoen nukleoen arteko distantzia erdia da. Erradio atomikoa, periodoak garrantzia handiagoa du taldeak baino. Goitik behera joaten nukleoan dauden protoi kopurua txikitu egiten da; beraz, erakartze indarra txikitu egiten da erradioa handiruz; ezkerretik eskuinera aldiz, nukleoan dauden protoi kopuruak handitu egiten dira, beraz, erakartze indarra handitu egiten da erradioa txikituz.

ERRADIO IONIKOA

Katioek elektroiak galtzen dituztenez, karga nuklear eraginkorra handiagoa izango da. Erakarpen indarra handiagoadenez, katioiaren tamaina txikiagoa izango da. Katioiek beren errefentziazko elementu neutroek baino erradio txikiagoa izaten dute.
Anioiek elektroiak hartzeko joera dute, nukleoan elektroi gehiago daudenez protoiak baino, karga nuklear eraginkorra txikiagoa da. Ondorioz, erradioa handitu egiten da eta erreferentziako elementu neutroek baino tamaina handiagoa dute.

IONIZAZIO-ENERGIA

Ionizazio energia atomoaren azken geruzatik elektroia banatzeko behar den energia da. Energia hau handitu egiten da periodoa gero eta txikiagoa denean (elektroiak nukleotik hurbilago daudelako) eta taldea gero eta handiagoa denean egoera egonkorretik hurbilago dagoelako.




















AFINITATE ELEKTONIKOA

Gas egoeran dagoen atomo neutro batek elektroi bat hartzen duenean eta ioi-mononegatibo bihurtzen denean gertatzen den energia-aldaketa. Perioso batean, elektroiak hartzeko joera handitu egiten da ezkerretik eskuinera, beraz eratutako anioia egonkorragoa izango da. Talde batean elektroiak hartzeko joera handitu egiten da behetik gora, beraz nukleoaren erakarpena murriztuz doa.
ELEKTRONEGATIBOTASUNA. Atomo batek elektroiak erakartzeko duen gaitasuna. Periodoan karga nuklear eraginkorra geroz eta handiagoa da ezkerretik eskuinera, beraz erakarpen indarra handitu egiten da eta elektroiak hartzeko joera ere handitu egiten da, erradioa txikituz. Taldean karga nuklearra konstante mantentzen da baina erradioa handitu behetik gora. Orduan, erakarpen indarra txikiagotu egiten da.
EN altua: izaera ez-metalikoek (elektroiak jaso)
EN bajua: izaera metalikoek (elektroiak eman)
KARGA NUKLEAR ERAGINKORRA: Zº: Z-p

Entradas relacionadas: