Erradioaktibitate Naturala
Clasificado en Física
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,29 KB
Erradioaktibitate Naturala:
Erradioaktibitatea, nukleo ezegonkorren apurketa espontaneoa da. Apurketa horrek, ondorengo erradiazioetariko bat edo batzuen igorpena dakar. Alpha erradiakzioa: Atomoek igorritako * heliozko nukleoei deitzen zaie. Beta erradiazioa: Nukleoek igorritako elektroiei deitzen zaie modu horretan. Gamma erradiazioa: Oso maiztasun handiko uhin elektromagnetikoen igorpena da.
A eta B erradiazioek benetako aldaketa nuklearrak dakartzate nukleoaren izaera aldatu egiten baita. Y erradiakzioak nukleoa desexitatu eta bere egoera egonkorrera itzularazten du.
Desintegrazio erradiaktibozko prozesuak honako kontserbazio-legeak betetzen dituzte. 1-energiaren kontserbazioa. 2-higidura-kantitaetaren kontserbazioa. 3-kargaren kontserbazioa. 4-nukleoi-kopuruaren kontserbazioa.
Dibujos
Soddy eta Fajans-en legeak:
a) A: 4/2A partikulak, nukleo astunak desintegratzerakoan izaten dira igorriak. Y-ren nukleoa X-arena baino egonkorragoa den.
b) Beta-: Beta- partikulak, neutroi asko dituzten nukleoak desintegratzerakoan izaten dira igorriak. X nukleoak elektroi bat igorriko du, neutroi bat, protoi bat eta elektroi batean bihurtuko delarik.
c) Beta Plus: Beta Plus partikulak, protoi asko dituzten nukleoak desintegratzerakoan izaten dira igorriak. X nukleoak positroi bat igorriko du, protoi bat, neutroi bat eta positroi banan bihurtuko delarik
d) Gama: Gama partikulak, aldez aurretik kitzikatutako nukleoa bere oinarrizko egoerara itzultzerakoan izaten dira igorriak. Ekuazio honen lehenengo partean dagoen X nukleoa egoera kitzikatuan agertzen da.
Transmutazio erradiaktiboen legeak:
Gorputz erradiaktiboetan, denbora unitateko desintegratzen den atomo kopurua, gorputzean existitzen den atomo horiei kopuruarekiko zuzenki proportzionala da.
Serie erradiaktiboak: Nukleo bat desintegratzen denean sortzen den nukleoa ere, erradioaktiboa izan daiteke. Batazbesteko bizitza: Gorputz erradioaktiboetako nukleoak, desintegratu gabe egon daitezeneko batazbesteko denbora da. Erradiaktibitate- konstantea: Denbora unitateko desintegrazio bat egoteko probabilitatea erradiaktibitate-konstantea da. Aktibitate erradiaktiboa: Desintegratu gabe dagoen nukleo kopurua N bada. N=N0xea la -txuhin luzeera