Erradioaktibitatea: Fenomeno Naturala
Clasificado en Física
Escrito el en vasco con un tamaño de 1,46 KB
Erradioaktibitatea fenomeno naturala da. Substantzia erradioaktiboak deritzen substantziek erradiazio boteretsuak igortzeko gaitasunean oinarritzen da, gorputz opakoak zeharkatzeko, airea ionizatzeko, plaka fotografikoak inpresionatzeko eta zenbait substantzien fluoreszentzia kitzikatzeko gai diren erradiazioak.
Alfa, Beta eta Gamma Erradiazioak
Substantzia erradiaktiboek igorritako erradiazioak alfa, beta eta gamma erradiazio modura sailkatu ziren, beren sarkortasunaren arabera (sarkortasun txikienetik handienera). Gaur egun, badakigu erradiazio horiek nukleo atomikoan sortzen direla.
Prozesu Erradiaktiboen Abiadura
Substantzia batek denbora unitatean buruturiko igorpen erradioaktiboen kopuruari aktibitatea, desintegrazio-abiadura (A) deritzo. SI (Bq). Desintegrazio-abiadura desintegratu gabe dauden nukleoen kopuruaren proportzionala da eta nukleoen izaeraren menpekoa.
Erreakzio Nuklearrak eta Erradioaktibitatea
Erreakzio nuklearrak nukleo atomiko batzuk bestelako nukleo desberdin bihurtzen direneko prozesuak dira. Nukleo erradioaktiboak oso ezegonkorrak direnez, era espontaneoan sortzen dituzte igorpen erradiaktiboak, erreakzio nuklear desberdinen arabera.
Serie Edo Familia Erradioaktiboa
Desintegrazio baten ondoren lortzen den nukleoa ezegonkorra izaten ohi da, eta desintegrazio berria pairatzen du, beste nukleo berri bat sortuz. Ondoz ondoko desintegrazioak gertatzen dira, azken nukleo egonkorra lortu arte.