Erreaktibo mugatzailea
Clasificado en Química
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,14 KB
Lege klasikoak:
1.1. Masaren kontserbazio legea: Erreakzio kimiko batean, erreaktiboen masa totala eta produktuen masa totala berdinak dira.
1.2. Proportzio konstanteen legea: Konposatu puru baten lagin desberdinetan beti ageri dira elementu berberak eta masa-proportzio berean, konposatua eratzeko prozedura gorabehera.
1.3. Proportzio anizkoitzen legea: elementu baten masa kantitate desberdinek mota desberdineko konposatuak eratzen badituzte beste elementu baten masa kantitate finko batekin erreakzionatzean, lehenengo elementuaren masaren artean zenbaki oso eta bakunen arteko erlazioa dago.
1.4. Proportzio baliokideen legea: Elementu baten masa kantitate berarekin konbinatzen diren beste elementu batzuen masa kantitateek adierazten dute zer masa-erlazio betetzen den, edo bestela, erlazioaren multiplo edo azpimultiplo errazak.
1.5. Konbinazio-bolumenen legea: Tenperatura eta presio konstantean, erreakzio kimiko batean parte hartzen duten gasen bolumenek, erreaktiboenak zein produktuenak izan, zenbaki oso eta bakunen erlazioa duten bere artean.
2. Kalkulu estekiometrikoak: Ekuazio doituetan, koefiziente estekiometrikoek adierazten duten molekula kopuruaren arteko erlazioa mol kopuruen arteko erlazio bera da.
2.1 Erreaktibo mugatzailea, kantitatea zenbatekoa den, horren araberakoa izango da produktuaren kantitate maximoa.
Avogadro: gas desberdinen bolumen berdinek, presio eta tenperatura berberetan, molekula kopuru berbera dutela.