Erreaktibo mugatzailea
Clasificado en Química
Escrito el en vasco con un tamaño de 3 KB
ATOMOEN ANTOLAKETAREN ARABERA:
A. SINTESI ERREAKZIOAK: bi substantzia edo gehiago –elementu edo konposatu- elkartu egiten dira substantzia bakarra eratuz:
A + B → AB
B. DESKONPOSIZIO – ERREAKZIOAK: konposatu batetik substantzia bakunagoak eratzen dira.
AB → A + B
C. DESPLAZAMENDU-ERREAKZIOAK: elementu batek konposatu bateko beste elementu bat desplazatzen eta ordezkatzen du.
A + BC → AC + B
D. DESPLAZAMENDU BIKOITZEKO ERREAKZIOAK: bi substantzien osagaiak diren atomoek edo ioiek beren kokapenak elkartrukatzen dituzte, beste konposatu berriak sortuz.
AB + CD → AD + BC
____________________________________________
• ELEMENTUEN OXIDAZIO-ZENBAKIAN IZANDAKO ALDAKETAREN ARABERA:
E. AZIDO – BASE ERREAKZIOAK (NEUTRALIZAZIO ERREAKZIOAK): azido eta baseek ur-disoluzioan erreakzionatzen dute gatza eta ura sortuz.
AZIDO + BASE → GATZA + URA
F. HAUSPEATZE – ERREAKZIOAK: ur disoluzioan dauden bi erreaktibo
konbinatzen dira, eta ondorioz disolbagaitza den konposatu bat eratzen da (hauspeakina).
AB (disolbagarri) + CD (disolbagarri) → AD (solido) + BD (disolbagarri)
G. OXIDAZIO – ERREDUKZIOA (REDOX ERREAKZIOA): erreaktibo batetik bestera elektroiak transferitzen diren erreakzioa da.
ERREKUNTZA – ERREAKZIO: substantzia baten (erregaia) eta oxigenoaren (erregarria) arteko erreakzioa da, produkto gisa karbono dioxido eta ura lortzen dira. Oxidazioaren kasu partikularra da.
ERREGAIA + O2 → CO2 + URA
____________________________________________
Mola: substantzia baten 6,022·1023 partikulek osatzen duten materia kantitatea da.
Formula kimikoa: CaO substantzia baten molekula baten konposizioari buruzko informazioa ematen digu.
- Masa molekularra: molekula bat osatzen duten atomo osagaien masa atomikoak batuz lortzen dugun zenbakia da