Erreakzio endergonikoak

Clasificado en Química

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,64 KB

errekuntza-erreakzioetan askatzen den
beroa

2. Erreakzio kimikoa
Substantzia bate do gehiago (erreaktiboa) eraldatu eta beste substantzia bat (produktua) bihurtzen
deneko prozesua da. Horrelakoetan, energía-trukea gertatzen da erreakzioko substantzien eta
ingurunearen artean

erreaktiboak → produktuak ± energia

Erreakzio kimiko oro hiru mailatan deskriba daiteke:
 Deskribapen makroskopikoa:
Substantiak beraiak deskribatzean datza; haien propietateak eta egoera fisikoa adierazten dira.
Adibidez, sufrearen eta burdinaren erreakzio horretan, hauxe dugu:

Burdina + Sufrea → Burdia sulfuroa
Solidoa Solidoa Solidoa
Grisa Horia Gris iluna
Imanak erakarri: bai Imanak erakarri: ez Imanak erakarri: ez
Horrela, erreakzio kimikoak identifika daitezke, eta erreakzioko elementuak zehaztu
 Deskribapen submikroskopikoa
Erreakzioko substantzien partikulak adierazten dira. Adibidez, lehengo erreakzio horretan, hauxe dugu:

Zortzi burdina-atomo sufre-molekula batekin konbinatu, eta burdina sulfuroa eratzen da.
 Deskribapen sinbolikoa
Formula kimikoak erabiltzen ditu, erreakzioaren ekuazio kimikoa idazteko. Adibidez:

Solidoa (s), likidoa (l) edo gasa (g) den idazte da. Koefiziente estekiometrikoek erreaktiboen eta
produktuen arteko proportzioa adierazten dute.
 Erreakzio kimiko ororen aurretik eta ondoren atomo berberak daude: ez da atomo berririk
sortzen, eta ez da atomorik desagertzen.
 Atomoak beste modu batera ordenatu baino ez dira egiten, eta, erreaktiboetatik abiatuta,
produktuak eratzen dituzte.
 Hadierako substantziak edo erreaktiboak produktu bihurtzen dira, eta tartean energía-trukea
gertatzen da.
Erreakzio kimiko motak
Erreakzio kimikoak sailkatzeko bi irizpide izango ditugu kontuan:
a) Eraldaketan atomoak nola multzokatzen diren
b) Ingurunearekin zer-nolako energia-trukea gertatzen den

a) Eraldaketan atomoak nola multzokatzen diren kontuan hartzen badugu erreakzio kimikoak izan
daitezke
Sintesiko erreakzioak
Bi substantzia edo gehiago konbinatzen dira eta
substantzia konplexuago bat eratzen da.
Adibidez, honela eratzen da karbono dioxidoa:

A + B → AB
C(S) + O2(g) → CO2(g)

Deskonposizioko erreakzioak
Sintesiaren aurkakoa da: konposatu bat bi
substantzia bakunagotan deskonposatzen da.
Adibidez, uraren elektrolisia
AB → A + B
2H2O(g) → 2H2(g) + O2(g)

b) Ingurunearekin zer-nolako energia-trukea gertatzen den hartzen badugu kontuan, erreakzio
kimikoak izan daitezke
Erreakzio exotermikoak
Ingurunera energia askatzen duten erreakzioak
dira. Adibidez: errekuntza-erreakzioak, ura
eratzeko erreakzioa eta karearen hidratazioa
CH4 + 2O2 → CO2 + 2H2O + energia
[metanoa + oxigenoa→karbono dioxidoa +ura + enegia]

Erreakzio endotermikoak
Ingurunetik energía xurgatu beharra daukaten
erreakzioak dira. Adibidez: ozonoa eta oxido
nitrosoa eratzeko erreakzioak, eta burdina sulfuroa
eratzekoa
ç
8Fe(s) +S8(s) + energia → 8FeS(s)
[burdina + sufrea + energia → burdina sulfuroa]

Entradas relacionadas: