Erreakzio endergonikoak

Clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 1,69 KB

Definizioa:Fusio nuklearra deritzon erreakzio nuklearrean, bi nukleo arin batu egiten dira, eta nukleo astunago bat eratzen da. Prozesu horretan da. Deuterioaren eta tritioaren hidrogenoen isotopoen fusioa, adibidez, erreakzio honen arabera elektrostatikoak gainditzeko energia handia behar da, aktibatze-energia izenekoa. Erreakzioa gertatzen denean izugarrizko energia askatzen da eta horrek mantendu egiten du erreakzioa. Izan ere, erreakzioaren jarraipena kontrolatuz gero, energia-iturri bezala aprobetxatu ahal izango litzateke gertatzen da eta hidrogeno-bonban gertatzen den moduan. Prozesu ez-kontrolatuak -Fusio-erreakzioak (erreakzio termonuklearrak) era naturalean gertatzen dira Eguzkian eta izarretan, astro horien barneko tenperaturei eta presioari esker.-Era artifizialean, hidrogeno-bonba atomikoan erabiltzen da. Fusio-errakzioa gertatzeko behar den tenperatura aldez aurretik leherrarazten den fisiozko bonba atomiko batez lortzen da. Prozesu kontrolatua: Energia iturri hori elektrizitatea sortzeko prozesua oraindik fase esperimentalean dago.
Fusio-erreakzioak energia-iturri bezala erabiltzeko badaude zailtasunak: materia plasma egoeran eta oso tenperatura altuan (150 milioi gradutan) egon behar da nukleoakhurbiltzeko fusioa gerta dadin. Egindako esperimentuetan plasma berotu eta gero eremu
magnetikoak erabili dira hidrogeno nukleoak konfinatzeko. ITER izeneko proiektuan fusioaren bideragarritasuna ikertuko dute. Etorkizuneko energi iturritzat hartua izan da, hondar erradiaktibo arriskutsurik sortzen ez duelako, eta itsas uretako deuterioa (hidrogeno-2) bezain ekonomikoak diren erregaietatik har daitekeelako.

Entradas relacionadas: