Erreakzio kimikoak ariketak

Clasificado en Química

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,58 KB

ALDAKETA FISIKOA: substantzia ez da aldatzen, berdina da
hasiera eta bukaeran.

ALDAKETA KIMIKOA: hasiera eta bukaerako substantziak ez
dira berdinak, aldatu egiten dira

ERREAKZIO KIMIKOA: naturan gertatzen den aldaketa kimikoa da. Hasieran dauden substantziak beste batzu bihurtzen dira.

EKUAZIO KIMIKOA: erreakzio kimikoaren adierazpen idatzia da.
___________________________________________

erreakzio kimiko baten osagaiak?

EZAUGARRIAK:

1) Ekuazio kimikoek bi atal dituzte, transformazioaren norantza adierazten duen gezi batez banatuak

2) Lehenengo atalean erreaktiboen formulak idatzi eta bigarrenean produktuena

3) Erreaktiboak zein produktuak bat baino gehiago badira plus zeinuaren bidez banatzen dira
____________________________________________

EKUAZIO KIMIKOA DOITU: osagai bakoitzaren aurrean zenbaki bat idaztea koefiziente estekiometrikoa, ekuazioaren bi aldeetan atomo kopuru berdina egoteko.

BALIOGARRITASUNA: doituriko ekuazio kimikoak erreakzioan parte hartzen duten substantzien arteko proportzio egokia adierazten digu.
_____________________________________________

- LEGE PONDERALAK: erreakzio kimikoetan betetzen diren masa-erlazioak zehazten dituzten legeak dira, substantzia guztietarako baliogarriak.

• LAVOISIER-EN LEGEA: MASAREN KONTSERBAZIO PRINTZIPIOA  Erreakzio kimikoetan erreaktiboen guztizko masa eta produktoen guztizko masak berdinak dira.

• PROUST-EN LEGEA: PROPORTZIO FINKOEN LEGEA Konposatu jakin bat eratzeko bi elementu kimiko edo gehiago elkartzen direnean, masa-erlazio konstante batean elkartzen dira beti.
______________________________________________

BOLUMEN MOLARRA: baldintza normaletan (0o C eta 1 atm) edozein substantzia gaseosoaren mol batek betetzen duen bolumena 22,4 litrotakoa da.




Entradas relacionadas: