Errealismoa Literaturan: Ezaugarriak eta Idazle Nagusiak
Clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en vasco con un tamaño de 6,05 KB
Errealismoa: Mugimendu Literarioa
1850etik aurrera mugimendu berri bat sortu zen, prosaren munduan nagusitu zena: errealismoa. Aldaketa honen oinarrian daude urte horietan gertatu ziren gizarte-aldaketak, korronte filosofiko berriak eta zientzian nahiz teknologian hedatu ziren aurrerapenak.
Errealismoaren Ezaugarriak
XIX. mendearen bigarren erdialdeko arkitektura, musika eta pintura baldintzatu zituen. 1850etik 1870era izan zuen mugimendu honek indarrik handiena.
Zehaztasuna: Analisi zientifikoa.
Behaketa irudimenaren gainetik: Hizkuntza-erregistro desberdinak.
Jarrera salatzailea: Gizarte-egoera salatu nahi dute. Hiri industrial berrietako bizi-baldintzak aurkezten dituzte. Dirua, boterea eta arazo politikoak dira nobeletako gaiak.
Sinesgarritasuna: Eguneroko bizitzako pertsonaiak, giroak eta gertakariak kontatu nahi dituzte egileek; adibidez, Madame Bovary.
Pertsonaia mota berriak: Langileak, eskaleak, handinahiak… Burgesia da eleberri errealisten protagonista.
Eleberria, genero nagusi: XIX. mendea nobelaren urrezko mendetzat hartzen da.
Hizkuntza argia eta ulergarria.
Istorioaren ordena lineala.
Narratzaile orojakilea.
Deskribapenak: Ugariak eta zehatzak.
Eleberria Frantzian
Stendhal
Stendhali zor zaio nobela errealistaren sorkuntza (kalean gertatzen denaren ispilua). Haren lan aipagarrienak: Gorria eta Beltza, Parmako Kartusia.
Honoré de Balzac
Honoré de Balzac, nobela errealistaren eredurik aipagarriena izan zen. Aberastasuna eta luxua maite zituen, eta zorrak kitatzeko etengabe idaztera behartu zuen horrek. Idazleak gizartearen irudi zehatz eta zabala eman behar zuela uste zuen. Obra izugarria izan zen: Giza Komedia. Milaka pertsonaia sortu eta dokumentatu zituen. Garaiko arazo eta ohiturak deskribatu nahi zituen egileak. Giza Komedia osatzen duten nobelak autonomoak dira berez. Goriot Zaharra ere aipagarria da. Goriotek bere alabagandik jasotzen duen esker txar eta mespretxua ageri dira.
Gustave Flaubert
Gustave Flaubert nobela modernoaren oinarriak finkatu zituen. Ardura obsesiboa zela eta, 4-5 urte eman ohi zituen nobela bakoitza burutzen. Haren lan garrantzitsuenak: Madame Bovary, Heziketa Sentimentala, Bihotz Sinplea ipuina. Objektiboa izan nahi zuen, zehaztasunez idatzi, eta nahiago zuen bere iritzi eta uste moralak saihestu eta irakurlearen esku utzi gertakarien balorazioa.
Deskribapen zehatzak.
Sinesgarriak eta egiantzekoak.
Epai moralak saihestu.
Forma oso zaindua.
Fenomeno honi Bobarismoa deritzo.
Nobela amorala zela erabaki zuten zentsoreek, eta adulterioaren apologia egiteaz salatuta, auziperatu egin zuten Flaubert. Iskanbilak sekulako entzutea eman zion nobelari.
Émile Zola
Émile Zola, naturalismoak Frantzian izan zuen idazle nagusia izan zen. Idazle naturalistak ahal bezain datu gehien bildu eta gizakien izaera eta jokabideak arautzen dituzten legeak aurkitzen saiatzen dira. Lege horiek herentzia biologikoarekin eta gizakia bizi den ingurunearekin lotuta daude. Haren lan aipagarrienak: Taberna, Nana, Germinal.
Eleberria Erresuma Batuan: Nobela Viktoriarra
XIX. mendearen bigarren erdia Viktoria I.a erreginaren agintaldiarekin bat dator Ingalaterran; horregatik, "nobela viktoriar" ere esaten zaie aro honetako eleberriei.
Charles Dickens
Charles Dickens da idazlerik aipagarriena. Ospe handiko idazlea izan zen. Epeka argitaratzen zituen nobelak, eta irakurle askok jarraitzen zieten haren istorioei. Bere obra egileak bizi izan zuen haurtzaroari lotuta dago: haren nobelak kartzela, haur esplotatu, guraso krudel eta amandre laguntzailez daude beteta. Oliver Twist da haren lanik ezagunena. Dickens ahulei, langileei, baldintza miserableetan bizi zen jendeari zuzentzen zitzaien. Nabarmena da hori Oliver Twist-en.
Nobelen ezaugarriak:
Dimentsio soziala, jarrera salatzailea.
Pertsonaia ahulak, behartsuak, miserableak.
Deskribapen zehatza.
Estilo aberatsa.
Eleberria Errusian
Dostoievski
Dostoievski – (Tsarren garaian aristokraziak leku handia izan zuen) Literatura errealista idazten zuen. Haurtzaro tristea izan zuen. Bere obretan (Karamazov Anaiak) errealismo psikologikoa erabiltzen zuela zioten. Krimena eta Zigorra eleberrian, Dostoievskiren alter egoa ikusi daiteke bere pertsonaietan.
Tolstoi
Tolstoi – Aristokraziako kidea zen. Gerra eta Bakea (Napoleonen kontrako kanpainak) eta Anna Karenina dira bere obrarik aipagarrienak. Iraganeko gizarte aristokratikoaren balioak goraipatzen ditu.
Anna Karenina, Madame Bovary eta La Regenta-ren gai nagusia adulterioa da. Errusia aristokratikoaren ezkontza-bizitzaren irudi xehea ematen du.
Eleberria Espainian
Benito Pérez Galdós
Benito Pérez Galdós, Espainiako nobela errealistaren maisua da. Bere garaiko egile irakurriena eta oparoena izan zen, bere garaiko Madrilgo hiriaren bizimodu eta gertakarien irudi kritikoa eskaini zuen. Doña Perfecta eta Marianela idatzi zituen.
2. fasean: Fortunata eta Jacinta
3. fasean: Episodio Nazionalak
Leopoldo Alas "Clarín"
Leopoldo Alas "Clarín"-ek La Regenta idatzi zuen, eta Espainiako nobela errealistaren nobelarik onenetakoa da. Egileak inguratzen zuen gizartea irudikatu zuen.