Errealitate substantziala

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,52 KB

Hilemorfismoa: Errealitatea azaltzeko orduan, Aristotelesen eta Platonen pentsamenduak desberdinak dira. Platonek defendatu zuen mundu sentikorra ez dela benetako errealitatea. Aristotelesek, aldiz, errealitate substantziala eta errealitate akzidentala bereizi zituen. Aristotelesek errealitate substantzialaren barnean sartzen du, alde batetik, inguratzen gaituen eta zentzumenez hautematen dugun errealitatea, lehen errealitatea edo lehen substantzia, eta bestetik, esentzia unibertsalak edo bigarren substantzia. Errealitate akzidentala da gauzaki zehatzetan bakarrik hauteman daitezkeen ezaugarriak: kantitaea, neurria, kolorea, etab- Izatez errealitatea den bakarra lehenengo substantzia da, eta akzidenteak ez, lehengo substantzian baino ezin  direlako izan. Errealitatearen barruan lehenengo substantzia jartzean, zentzumenen bitartez hautematen dugun zehaztugabeko materia, Platonen idealismoaren aurrean errealismoa aldarrikatu zuen Aristotelesek.
Platonek zioen, mundu sentikorra benetakoa ez dela, kopia bat baizik eta horregaitik aldaketak zeuden honetan. Aristotelesek aldaketa azaltzeko bere teoria hilemorfikoan oinarritu zen. Lehenengo eta behin, aldaketa zer  den zehaztu behar da. Aristotelesen arabera hiru elementu sartzen dira aldaketa-prozesuan: orain dena (oraingo izatea edo forma), aldatzen den gaia (subjektua), eta ez-izate erlatiboa, hau da, izan zaitekeena (potentzialitatea). Izakiak ez dira oraintxe direnak bakarrik, izan daitezkeena ere bai. Beraz, izakiak bi elementuz osaturiko substantziak dira: materia eta forma. Baina Aristotelesen ustez, formak ez daude materiatik haragoko beste nonbait, materia bati era banaezinean lotuta baizik.

Entradas relacionadas: