Errealitatearen Kontzeptu Filosofikoak

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,39 KB

Errealitate Funtsa

  1. Gauza ororen azken errealitatea zer den ulertzeko da.
  2. Mendebaldeko filosofian “jainko nazioa” da. Baina erlijioen jainkoa ez da filosofiaren jainkoa (monoteistentzat transzendentea da; ekialdekoentzat inmanentea).
  3. Aristotelesena kontzeptu fisikoa da, beste batzuen ustez munduari zentzua emateko da. Eta beste batzuek ez dute ideia hori erabiltzen.

Errealitate Substantziala

  1. Errealitatea muin-muinean zer den jakitea da bere gakoa.
  2. Naturarekin identifikatu zuten: sorburua natura da; aldaketak egon arren, bere horretan beti berdin irauten duelako.
  3. Hiru egile:

Parmenides

  1. Zera adierazi: izatea bera.
  2. Gauza guztiek izatean egiten dute bat: gogora dakarkun edozer gauzak izatea duelako, gizakiok ez gara ez-izatea pentsatzeko gai.

Platon

  1. Zera adierazi: ideiak edo formak.
  2. Arrazoimenaren bidez eskura dezakegu benetako ezaguera; hori ideiak antzematean lortzen da. (Ideiak: gauzen egiazko izaera, esentzia).
  3. Objektu hautemangarriak ez dira irrealak, baina errealitate apalagoa dute.

Aristoteles

  1. Zera adierazi: substantzia.
  2. Zer esan nahi du errealitateak? Zer edo zer izateko baliabideak izatea; haren esentzia.
  3. Gauzek dituzten propietateak: akzidenteak.
  4. Substantzia, potentzia aktuala da.
  5. Zer da morala? Adibidez, abortuaren kasua: Etikara ere jo behar dugu, nola jokatu jakiteko (gizarte pluralistetan iritzi-aniztasuna).

Errealitate Erlazionala

  1. Errealitatea eratzen duena ez da substantzia, egitura da. Beraz, gauza guztiak elkarren eraginpean daude; gauza guztiak erlazionatuta daude.
  2. Egiturak, ez du sortzen, baizik eta sistema barruan zer posizio duten adierazten die ezaugarriei.
  3. Errenazimentuan: iraultza zientifikoak ekarri zuen egitura, eta Galileo Galileik unibertsoaren berri eman zuen.
  4. XVIII. Mendean: izaera fisiko-matematikoa hartu zuen munduak. Descartések makina batekin unibertsoa parekatu zuen.
  5. XIX. Mendean: esaten zuten errealitate osoa sistema zela eta substantzia sisteman elementua besterik ez zela. (Hegel).
  6. Adibidez; koltanaren %80a Kongoko Errepublikan ekoizten da, bere osotasuna kontuan hartu behar da.

Entradas relacionadas: