Erregenerazionismoaren pertsonaiak
Clasificado en Latín
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,14 KB
Antzerkilaritza: Lehenbiziko idazkiak: K.A 240. Urtean sortu zen erromatar antzerkilaritza. 1. Carmina Fescennina: Eturian dagoen Fescennium izeneko hiriko errepresentazioak, nekazari munduko jaiak ospatzen zituztenak. Nekazariek bertsotan egindako elkarrizketak, eduki satiriko eta lizunarekin. 2. Farsa Atellana: Atella hiriko jatorriko bertsoak. Errepresentazioak ziren ere baina nolabaiteko argudioa jarraituz. Aktoreek maskarak daramatzate arketipo batzuei erantzunez: Pappus (maitemindutako agurea) Maccus (tripazaina) Buccus (ahoberoa) Dosennus (kokor maltzurra) Manducus (jatuna) 3. Satura: Fescennina-etatik datozela dirudi, elkarrizketa, musika eta dantza gehituz. Errepresentazio dramatikoen aurreko elementua dugu, armumentum-a bakarrik falta baitzaigu. Antzerkilaritza garai arkaikoan: K.A 240. Urtean Erroman Livio Andronicok grekeratik itzulitako antzezlan bat errepresentatzen da. Bi multzo handitan antzezlanak: 1. tragedia: nagusienak (pertsonaiak) jainko-jainkosak dira hizkuntza aldetik goi mailakoa (kultoa) 2. Komedia: Kaleko gizakumeak (protagonistak) hizkera kalean erabilitakoa. Erromako bi genero hauek greziarren itzulpen hutsak edo adaptazioak izango dira. Gaiak, lekuak, eta pertsonai greziarrak. Itzulitako greziar tragediek Fabula Graecanica/cothurnata: greziar aktoreek erabiltzen zituzten zapatak dira. Fabula Palliata greziar itzulitako komediak. Palioa greziar jantzi bat zen. Geroago erromatarrak gaiak lekuak eta pertsonaiak dituzten obrak sortuko dira: 1. Fabula praetexta: erromatar tragedia, erromatar umeek eta magistratuek janzten zuten soinekoa. 2. Erromatar komedia, Fabula Togata: toga erromatar janzkera zen. TRAGEDIA: Pacuvio eta Accio: Erromatar tragediagile nagusienak, obretatik zati txiki batzuk ailegatu zaizkigu. Apaigarriena: haiek asmatutako zenbait terminoen erabilera. Fabula Togata: Palliata generoa agortzen ari zela sortu omen zen; batzuen ustez, greziarren aurkako erromatar abertzaletasuna azpimarratzeko asmoz jaioa. Titinio eta Afranio dira idazle apaingarrienak. Ez zen izan hain arrakastatsua espero zuten bezala.