Erregimen Frankistaren Finkapena eta Bilakaera (1959-1969)
Clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,47 KB
Erregimenaren Finkapena (1959-1969)
Ekonomia
Irekitze neurriak ez ziren nahikoak izan, eta liberalizazio handiagoaren beharra zegoen.
Egonkortze Plana (1959)
Neurriak:
- Pezetaren balio-gutxitzea: esportazioei mesede egiteko eta defizita jaistea lortu nahi zen.
- Soldatak izoztu.
- Gastu publikoa murriztu.
- Kanpo inbertsioetara ireki: merkatua liberalizatu.
- Zerga berriak sortu: irabaziak areagotzeko.
Ondorioak:
- Emaitza ez zen uste bezain ona izan.
- Garapena lortu zen.
- Sarrerak igo ziren.
- AEBk diru-laguntzak eman zituen.
Arazoak:
- Askok kanpora emigratu behar izan zuten.
- Erosteko ahalmena gutxitu zen.
- Kontsumoa jaitsi zen.
- Langabezia hazi zen.
Garapen Planak (1960-1969)
Helburua: Garapena
- Errenta per kapitaren igoera lortzea.
- Nazioarteko ekonomian sartzea.
- "Desarrollismoa".
Ezaugarriak:
- Lau urterako planak.
- Sortzaileak: teknokratak.
- Industrializaturiko guneetan arreta: Euskal Herria, Katalunia, Valentzia.
- Garapen guneak sortu: Valladolid, Vigo...
Garapenaren Faktoreak
- Merkatal balantza desorekatua zegoen, baina konpontzeko bideak aurkitu ziren: atzerritarren inbertsioak (AEB), nazioarteko ekonomiaren garapena eta atzerriko turismoaren gorakada (dibisak gora).
- Herri lanak bultzatu ziren.
- Nekazaritza modernizatu zen.
- Emigrazioa gora joan zen, langabezia behera, eta dibisak gora.
Lorpena: Garapen Ekonomikoa
Garapenaren adibidea:
- 1960: %1 telebista; %4 hozkailua.
- 1973: %62 telebista; %63 hozkailua.
Arazoak: Desorekak
- Lurralde industrialen eta nekazal lurraldeen artean.
- Lurralde aurreratuen eta atzeratuen artean.
Politika: Ez Aurrera Ez Atzera
Barne politikan, bere lau zutabeen arteko oreka bilatu zen.
- Teknokratek botere ekonomiko eta politikoa eskuratu zuten, eta horregatik irekitze txiki bat eman zen: Prentsa Legea argitaletxeei askatasun handiagoa eman zien.
- Sektore atzerakoienak isilarazteko: Estatuaren Lege Organikoa (1967) onartu zen.
Estatuaren Lege Organikoa (1967)
"Konstituzio" moduko bat zen, Estatuko lege gorena. Franco hil ondoren, bere erregimena sustatzeko egina zegoen. Espainia "demokrazia organikoduna" bezala definitu zen. Itxurakeriak eta zentsurak jarraitu zuten. Aldaketa bakarra: probintzia bakoitzeko bi prokuradore familia-buruek aukeratzen zituzten. Tarteka, legeak onartzeko erreferendumak egiten ziren.
Helburua:
Aurreko legeekin hasitako estatuaren instituzionalizatzearekin jarraitzea.
Ordura Arte:
- Estatuaren ezaugarriak: erresuma, subiranotasun banaezina...
- Estatuaren zereginak: defentsa, segurtasuna...
- Franco: estatuburu eta gobernuburu papera.
Berrikuntza:
Gobernu burua: Franco ez den norbait izan zitekeen (Francok aukeratua). Gobernuburu eta estatuburu desberdinak izendatu ziren. Legearen Erreferenduma: %95ak baiezkoa eman zuen.
Kontinuismoa: Garaiko Ezaugarria
Gertakizunak:
1969: Juan Carlos oinordeko eta Carrero Blanco lehendakariorde izendatu zituzten.