Erregimen Frankistaren Sorrera (1939-1959)
Clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,46 KB
Erregimen Frankistaren Sorrera (1939 - 1959)
Gerra Zibilaren Ondorioak eta Frankismoaren Hasiera
Frankismoaren hasiera Gerra Zibilaren bukaerarekin eman zen. 1936 eta 1939 urte bitartean frankistek Espainia osoa bereganatzea lortu zuten eta, azkenik, 1939an Francok Burgosen diktaduraren hasieraren berri eman zuen, 1939-1975 urteetan iraungo zuena.
Ondorioak:
- 1. Errepublikako erregimena desegin zen eta gizarte eta ideologia-kontrol zorrotzak ezarri ziren.
- 2. 1931ko Konstituzioa indargabetu zen.
- 3. Nekazaritzaren Erreformarako Legea baliorik gabe utzi zen eta lur eremu zabalak lurjabe handiei itzuli zitzaizkien.
- 4. Zentralismo indartsua ezarri zen estatu osoan eta autonomiak deuseztatu ziren.
- 5. Langileek eta nekazariek galdu egin zituzten gizarte eta lan eskubideak.
- 6. Errepresioa: Bortizkeriak jarraitu zuen gerra ondorengo urteetan. Errepublikaren defendatzaile gehienak Espainiatik alde egiten hasi zirelarik, 60.000 fusilatu gerra garaian eta 25.000 - 30.000 pertsona 1939-1945 bitartean, espoliazioak, errekisak, garbiketa administratiboak, bortxazko lanak, irainak, zigorrak eta espetxeratzeak.
- 7. Eskasiak gose egoerak bikoiztu zituen eta izugarrizko miseria iraunarazi zen.
Sistema Politiko Frankistaren Oinarriak
Franco izan zen diktadura militar autoritarioaren Gobernuburu eta Estatuburu eta bere botere ahalguztidunean oinarritu zen. Boterea era pertsonal eta absolutu batean ezarririk zegoen, eta bere gain hartu zituen botere guzti-guztiak, bai politikoak, bai militarrak. Gobernatzeko era ere militarra izango da.
Ideologia zuzena faxismoa zen, eta bere oinarriak nazionalismo espainiarra, katolizismo ultrakontserbadorea eta, gehienbat, antikomunismoa ziren. Bere boterearen alderdi nagusiak Falangea, ejerzitoa eta eliza izan ziren; hala ere, honek guztiak ez zuen aurrera egingo lur jabe eta burgesiaren laguntzarik gabe, industriala eta finantzarioa.
Oinarri Ideologikoak
Frankismoan fundamentu politiko eta ideologiko batzuk egon. Garrantzitsuenak:
- Faxismoa: Alderdi bakarra sortu zuen (Falange Española y Tradicionalista de las JONS), bera buru zelarik. Ideologia totalitarioari jarraituz, estatua eta alderdiaren erabateko identifikazioa zuen helburu. Espainiako gazteria antolatzerakoan FET alderdiaren menpeko erakunde batzuk arduratu ziren gazteen doktrinamendu ideologikoaz: Frente de Juventudes, Sindicato Español Universitario eta Sección Femenina. Francok botere guztiak hartu zituen eta titulu berezia ere hartu zuen: “Caudillo”.
- Katolizismoa: Erregimen eta Elizaren arteko kolaborazioa erabatekoa izan zen, erregimenak Elizaren pribilegioak babesten zituen eta Eliza Estatuaren tresna bihurtu zen erregimena legitimatzeko (altzamendua Gurutzada). Horrela sortu zen nazional-katolizismoa, Eliza eta Estatua elkartzen zituena.
- Antikomunismoa: Ezkerreko ideologia guztien kontra (Gorriak). Iraultza komunista eragoztea izan zen altxamenduaren arrazoietako bat eta gerra bukatu aurretik Antikomitern Ituna sinatu zuen Mussolini eta Hitlerrekin, III. Internazionalaren aurkakoa zena.
- Antiliberalismoa eta antiparlamentarismoa: Ez zegoen ez parlamenturik ez botere banaketarik, alderdi politikoetan ez zuen sinesten eta hauteskundeetan ere ez. Francok alderdi politikoek Espainairen dekadentzia sortu zutela pentsatzen zuen. Autoritatearen zilegitasuna Garaipenetik dator. Horrexegatik “demokrazia organikoaren” sorrera (familia, sindikatua, udalerria).
- Nazionalismo espainiarra: Bai militarrek bai Falangeak zentralismorako joera zorrotza zuten, horregatik nazionalismo espainiarra erregimen frankistaren helburuetako oinarrizko zatia da, espainiakoa denaren propaganda eta defentsa sutsua. Erakunde nazionalistak, ikurrina, himnoak eta hizkuntzak debekatu zituen.
Oinarri Sozialak
“Erregimeneko familiek” hain zuzen ere, eta oligarkia ekonomikoko jauntxoek, beren partaidetza-maila izan zuten gobernu organo eta erakundeetan. Askok, mugimenduaren oinarri ideologikoei leialtasuna eskaintzearen truke, aberastu eta gizarte mailan gora egiteko aukera izan zuten.
- Militarrak: Francok lortu zuen botere guztia eurengandik zetorren. 1936an “Generalisimo” izandatu zuten (ejerzitoko burua) eta geroago Estatuburu izendatu zuen bere burua. Militarrek prestigio soziala lortu zuten, baina botere gutxi.
- Falangistak: Onartua egongo den alderdi politiko bakarra izango da, Francoren inguruan egongo den alderdia. Ez zien falangistei botere erabakigarririk eman eta eragina galtzen joango dira.
- Monarkikoak: Altxamendua txalotu zuten. 1947an Ondorengotza Legea aldarrikatu zen, Espainia erregerik gabeko Erresuma bezala definitu zen eta Francok biziarteko erregeorde izendatu zuen bere burua.
- Katolikoak: Eliza hasieratik jarri zen altxamenduaren alde eta diktaduran zehar erregimen eta elizaren arteko kolaborazioa erabatekoa izan zen, irakaskuntza elizaren esku egongo da, estatua konfesionala izango da eta estatuak ordainduko ditu elizaren beharrak; beraz, elizak babesa luzatuko dio Francori.
- Altxamendu militarra babestu zuten gizarte taldeak: Lurjabe handiak, industria enpresariak, finantzetakoak, probintzietako burgesia txikia, nekazari katolikoak...