Erregimen Frankistaren sorreraren eta Espainiako trantsizioaren inguruko informazioa
Clasificado en Otras materias
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,16 KB
Adierazi zer erakunde sortu erregimen frankistak
Herritarrak kontrolatzeko, biztanleria FET y de las JONSen menpeko zenbait erakundetan sortu zuten. Erakunde nagusiak hauek izan ziren: -Zentral Nazional Sindikalista, langileak eta empresa buruak hartu zituena. -Emakumezkoen saila, gizarte lanak egiteko emakumeen taldeak hartu zituena. -OJE Espainiako gazten erakundea, gazteak erakartzeko jolas jarduerak antolatzen zituena.
Zer jarrera Francok
-1942.urtera arte, erregimen frankistak babesa adierazi zien ardatzaren potentziei. Bigarren mundo gerran, gerran zuzenean parte hartu ez bazuen ere. Salbuespen bakarra 1941ean izan zen: Dibisio Urdina sortu zen, Errusiako frontean Hitlerren Alemaniari laguntza emateko. -1942an, aliatuen garaipenak zirela eta, Francok neutrala zela esan eta dibisio urdinagatazkatik atera zuen.
Zer gertatu 50ko hamarkadan ekonomia pixkat hazteko
Bertan behera gelditu zen politika autarkikoa eta kredituak iristen hasi ziren Europako Mendebaldetik.
Azaldu teknokratak
50.eko hamarkadaren amaieran, OPUS DEI talde katolikoarekin lortutako pertsonak iritsi ziren gobernura. Ekonomia garatzeko irizpide teknikoak ezarri zituzten, eta horregatik, teknokrata deitu zitzaien. Agintari berriek: -Egonkortze-plana prestatu zuten 1959an. -Empresa pribatuak sortzea eta atzerriko inbersioen sarrerak erraztu zituzten. -Muga zergak ere jaitsi egin zituzten, atzerriko produktuak garestitzen zituztelako. -Autarkia alde batera utzi zuten. Ordutik Aurrera, Espainiako ekonomia inguruko herrialdeen sistema kapitalistara hurbildu zen.
Zer jarduera ekonomiko gertatu 60.ko hamarkadan
-industria jarduera batez ere. Industriaren ekoizpena %7 baino gehiago handitu zen urte batzuetan. -zerbitzuen atalean, turismoa nabarmen daiteke, turismoa bihurtu baitzen herrialdeko jarduera ekonomiko garrantzitsuenetako bat. -nekazaritza ere modernizatu egin zen mekanizazioari esker. -horren ondorioz, nekazaritza-ekoizpena handitu zen, eskulana gutxituz zihoan heinean.
Zer balio sortu 60.kohamarkada
Askatasun gehiago eskatzen zen, emakumea lan-munduan sartzen hasi zen eta Eliza katolikoaren eragina gutxitu egin zen eguneroko bizitzan.
Zer nolako aldaketak demografiak 60.ko hamarkadan
Aldaketa ekonomikoaren ondorioz, biztanleria izugarri hazi zen, hain zuzen, hiru milioi eta erdi biztanle. Hazkunde horri baby boom deritzon fenomenoaren eta heriotza-tasa txikitzearen ondorioa izan zen.
Zer faktoreri esker hazi ekonomia 60.hamarkadan
-atzerriko inbertsio ugariek ere asko lagundu zioten ekonomia-hazkundeari; soldata baxuak eta zerga murritzak erakarrita egin ziren inbertsio horiek. -horrez gain, dibisa ugari ere iritsi ziren, turismoaren ondorioz. Emigratutakoek ere bidaltzen zituzten dibisak.
Zertaz ari gara espainiako trantsizioa aipatzean
Trantsizioa diktadura frankistaren erregimen politikotik demokraziarako aldaketa-prozesua izan zen. Prozesu hori Franco hil ondoren hasi zen 1975ean eta lehenengo gobernu-txandaketa baketsua egin zenean amaitu zen 1982ean
Zer alderdik parte hartu trantsizioan
-zentro demokratikoaren batasunak (UCD) -Espaniako Langile Alderdi Sozialistak (PSOE) -Alderdi komunistak (PCE)) -Herri Aliantzak(AP) -Alderdi nacionalista katalanek (CIU) eta euskaldunek (PNV) Gaur egun UCD ez da existitzen.
Zer gertaera nabarmenduko demokratizazio prozesuan
Honako hauek izan ziren gertaera nagusiak Espaniako demokratizazio-prozesuan: -1977ko hauteskundeak. -Monkloako itunak 1977. -Konstituzioa onartzea 1978 -1979 hauteskundeak -1981.eko otsailaren 23ko estatu-kolpeaaren porrota.
Nolakoa espainiako sistema `politikoa
1978 urteko konstituzioaren arabera Espainia zuzenbidezko estatu social eta demokratikoa da: soziala, estatuak bidezko gizartea lortzeko lan egiten duelako; demokratikoa, subiranotasun nazionala herritarrei dagokielako. Eta zuzenbidezko estatua da, espainiar guztiek, agintariek barne bete behar dituztelako legeak.
Zer gertakari nabarmendu demokraziarako prozesuan
-Gernikako Autonomia Estatutuaren onarpena 1979an. -Lehenengo hauteskunde autonomikoak 1980an. -Ekonomia krisia (1975etik aurrera) -ETAren ekintza.