Erregimen politikoen sailkapen historikoa eta modernoa
Clasificado en Otras materias
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,43 KB
1. Platonen erregimen politikoen sailkapena
Platonek honako erregimen politikoen sailkapena proposatzen du:
- Aristokrazia: Jakitunak daude agintean.
- Timokrazia: Gerrazaleak daude agintean.
- Oligarkia: Aberastasuna nahi dutenak daude agintean.
- Demokrazia: Ez-jakitunak daude agintean.
- Tirania: Demokraziaren askatasunaren muturreko ondorioa da.
2. Aristotelesen erregimen politikoen sailkapena
Aristotelesek gizakiaren gizartekoitasuna azpimarratzen du, eta gizakiak komunitatearen kudeaketan parte hartzen duela dio. Bere eredu ideala gobernuan pertsona bakarra dagoena da. Gobernu mota hori monarkia dela esaten da; hemen, agintari zuhur batek lege orokorrek baino hobeto epai dezakeela pentsatzen da.
3. Gaur egungo erregimen politikoen tipologia
Gaur egungo erregimen politikoak hainbat multzotan bana ditzakegu:
Erregimen autoritarioak eta totalitarioak
Estatuaren erakundeen kontrola pertsona batengan dagoenean gertatzen da. Garatu gabeko sistemetan ematen da, non desberdintasun ekonomikoak oso handiak diren eta egitura soziala oligarkikoa den.
Diktaduraren adierazpenik erradikalena totalitarismoa da, non gizarte-arlo guztiak diktadorearen kontrolpean dauden. Agintetik egitura politikoa eta gizartearen sistema soziala kontrolatzen dira.
Erregimen sozialistak
Berdintasunezko gizartea lortzea dute helburu, hau da, klaserik gabekoa, eta estatua izango da bitartekaria. Erregimen hauetan (komunistak eta demokrazia herrikoiak), lehenik oinarri ekonomiko, kultural eta ideologikoak finkatzen dira herri osoarenak bihurtzeko; horri proletargoaren diktadura deitzen zaio. Ondoren, klase-gizartea desagertzean, estatua administrazio hutsa bihurtuko da.
Erregimen demokratiko-pluralistak
Demokrazia klasiko hauek liberalismoaren oinordekoak dira. Sistema sozioekonomiko kapitalistan oinarritzen dira eta ekimen pribatua da garrantzitsuena. Gizabanakoa estatuaren gainetik dago; horrela, estatua bitartekaria izango da gizabanakoak bere helburuak bete ditzan.
Konstituzioa da gizabanakoaren eskubideak garatzeko elementu garrantzitsuena. Erregimen liberal-demokratikoak ordezkaritza-printzipioan oinarritzen dira, boterearen kontzentrazioa gehiegizkoa izan ez dadin.