Erregimen Zaharra eta Erregimen Berria: XVII. eta XVIII. mendeetan gertatutako aldaketa historikoak

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,44 KB

Erregimen Zaharra: Kronologikoki XVI. eta XVIII. mendeen artean gertatu zen. Hitz gutxiesgarria izan zen, iraultzaile frantsesek erabilitakoa. Honela deitu zioten frantses iraultza eta industria iraultza baino lehen zegoen guztiari: demografia, ekonomia, politika, gizarte eta mentalitateari. Dena atzeratuta zegoen. XVIII.mendearekin Erregimen Berria (liberala) izango dugu.Absolutismoa. Antzinako Erregimenaren sistema politikoa. Monarkia absolutuan Erregeak du botere guztia. Monarkia Absolutuaren ezaugarriak hauek dira:/Erregearen botereak jainkozko jatorria du./Erregearen boterea absolutua da eta botere guztiak biltzen ditu/Subiranotasuna erregeari dagokio/Estatua koroaren jabegoa da.1.Hamarrena: Elizak bildutako zerga mota. Nekazariei eskatzen zien eta uztaren %10 zen.Austriatar Handiak: XVI.mendean hasi ziren lehenengo errege-etxea edo dinastia. Hauei esker Espainiako Inperioa sortu zen. Espainiako Carlos I eta Alemaniako V.a eta Filipe II.a Austriatar Handiak izan ziren, hain zuzen ere.Austriatar Txikiak: XVII mendeko erregeak, Filipe III.a, Filipe IV.a eta Carlos II.a. Hauekin Espainiako Inperioa galtzen hasi zen pixkanaka.




Erregetzarako gerra:1700. urtean hil zen semerik gabe Karlos II.a, Austriako etxeak Espainian izan zuen azken erregea. Errege-aulkia okupatzeko bi hautagai aurkeztu izanak (Karlos artxidukea, austriarra, eta Anjouko Filipe dukea, Frantziako erregeetxekoa) Erregetzarako Gerra (1700-1713) piztarazi zuen hautagai bakoitzaren aldekoen artean. Filipe V.a izan zen garaile eta bera izan zen Espainiako borbondarretan lehenaFelipe V.a: Espainiako lehenengo borboitar erregea. Erregetzarako gerra amaitu ondoren (1713) errege koroatu zuten.Oin Berrirako Dekretuak:Erregetzarako gerra amaitu ondoren, Felipe V.ak egin zituen legeak. Dena zentralizatu nahi zuen eta horretarako, Aragoiko Koroaren barneko (Aragoi, Katalunia, Valentzia eta Mallorka) instituzio publikoak eta foruak kentzeko dekretu batzuk aldarrikatu zituen, lurralde haiek traidoretzat hartzen zituelako. Dekretu horien bidez berritu eta bateratu nahi izan ziren gobernu-legeak eta ohiturak. Hala ere, Euskal Lurraldeetako foruak mantendu zituen, bere alde egon zirelako gerra garaian.Gizarte Estamentala:_Antzinako Erregimenaren gizarte mota. Hiru estamentu aldaezinetan banatuta zegoen: noblezia, kleroa eta herri xehea. Lehenengo biak pribilegiodunak eta hirugarrena pribilegiogabea.

Entradas relacionadas: