Erregimen Zaharra, Foruak eta Independentzia Gerra (1789-1814)
Clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,36 KB
Erregimen Zaharraren Desagerpena eta Liberalismoa
Ilustrazioaren ideiek Erregimen Zaharraren desagerpenean eragin zuten, eta Iraultza Liberal Burgesak Erregimen Liberala ezarri zuen.
Monarkia Absolutua eta Zentralizazioa
Erregimen Zaharrean, monarkia absolutua zen gobernu modu nagusia. Errege-erreginek botere guztiak biltzen zituzten, eta haien aginteak jatorri jainkotarra zuela uste zen. XVIII. mendean, Borboiak Espainiako tronura iritsi zirenean, boterearen bilketa eta zentralizazio politikoa areagotu zen.
Ekonomiaren Ezaugarriak
Ekonomia landatarra eta autarkikoa zen. Ezaugarri nagusiak hauek ziren:
- Abeltzaintza atzerakada egoeran zegoen.
- Industria oso gutxi garatua zegoen, oraindik gremioen kontrolpean.
- Merkataritza urria zen. Salbuespen bakarra kanpoko merkataritza zen, batez ere Amerikarekin.
Foruen Erregimena Euskal Herrian
Euskal Herriak Erregimen Zaharrean berezitasun garrantzitsu batzuk zituen, Foruen Erregimenari esker.
Foruen Jatorria eta Bilakaera
Foruak, denboraren joanean, lurralde bakoitzeko biztanleek beren bizitza antolatzeko sortutako usadioak eta ohiturak ziren, lege bihurtuak. XX. menderarte ez ziren hasi foruak idazten. Iberiar Penintsulako beste lurraldeetan ere foruak egon ziren, baina Aro Modernoan monarkia bere indarra indartzen eta zentralizatzen hasi zenean, desagertzen joan ziren.
Euskal lurraldeak unitate politiko desberdinetan banatzen zirenez, herrialde bakoitzak foru erregimena sortu zuen, eta horrek erakunde desberdinak ekarri zituen.
Foruen Onura Garrantzitsuenak
Foruek onura garrantzitsu hauek eskaintzen zituzten:
- Merkataritza askatasuna: Adanak (mugak) Ebro ibaiaren erdialdean zeuden.
- Fiskalitate autonomoa: Udalek eta diputatuek zergak ordaintzen zituzten.
- Soldadutzatik libre egotea.
- Kaparetasun unibertsala: Euskadin jaio eta noblea izatea.
- Foru baimena: Erregeak Euskadin zin egin behar izatea.
Aro Modernoan, euskal lurraldeek harreman onak izan zituzten monarkiarekin.
Independentzia Gerra (1808-1814)
Gerraren Aurrekariak
Konbentzio Gerra bukatzean, Espainiak eta Frantziak Basileako Bakea sinatu zuten. Herritarrak gero eta haserreago zeuden Napoleonen armadarekin eta Godoyrekin. 1808ko martxoan, Aranjuezeko Matxinada gertatu zen, eta herritarrak altxatu egin ziren.
Frantsesen Okupazioaren Etapak
Frantsesen okupaldiak Espainian hainbat etapa izan zituen:
1. Etapa: Herri Matxinadak (1808)
Frantsesen aurkako herri matxinadak 1808ko maiatzaren 2an hasi ziren, baina Napoleonen armadak gogor zapaldu zituen. Batzar Zentral Gorena sortu zen.
2. Etapa: Gerrillen Gerra (1809-1811)
Gerrillen gerra sortu eta Iberiar Penintsulan zehar hedatu zen. Horren ondorioz, frantsesak etengabe zeuden gerrara behartuta.
Euskadi frantsesen alde jarri zen, eta horren truke pribilegioak eta foruak eman zizkieten.
3. Etapa: Konstituzioa eta Erretiratzea
Gorteek 1812ko Konstituzioa ezarri zuten. Gerra askoren ondorioz, Napoleonek Espainia utzi behar izan zuen.