Erregimen Zaharra eta Liberalismoa: Gizartea eta Ekonomia

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,96 KB

Erregimen Zaharraren Gizarte Egitura

Nobleziaren Mailak eta Ezaugarriak

  • Baroia: Noble tituludunen sailkapenean mailarik xumeenetarikoa zen, Euskadin aitoren semeekin pareka zitekeena. Beste nobleen menpe zeuden eta lurralde baten administrazioaz arduratzen ziren.
  • Zaldunak: Hiribilduetako etxe armarridunen jabeak ziren. Hiriko oligarkiako kideak ziren.
  • Kapare soilak: Jaiotza-eskubideengatik nobleen pribilegioak zituztenak ziren. Gipuzkoan eta Bizkaian gertatzen zena zen, eta hori zela eta, administrazioan lan egiteko aukera zeukaten.

Ekonomia eta Sistema Feudala

Lurraren Jabetza eta Maiorazkoa

Nekazaritzak garrantzi handia zeukan, eta lurraren jabetzak boterea eta aberastasuna ematen zituen. Lurrak ezin ziren erosi edo saldu, eta herentzia pertsona bakar batek jasotzen zuen (maiorazkoak).

Joputza eta Jaunaren Eskubideak

Honekin batera, sistema feudala mantentzen zen. Jopuak lurrari atxikiak zeuden, lurrarekin batera saldu eta erosten ziren, eta ez zeukaten mugitzeko aukerarik. Jaun eta jopu arteko harremanak Auxilium eta Consilium bidez eratzen ziren.

Jaunak jopuari lurrak uzten zizkion zerga batzuen truke (espezietan edo dirutan); aldi berean, jaunak lur batzuekin geratzen zen, eta jopuak dohainik landu behar zituen (adibidez, Laserna edo Azofra). Bukatzeko, errota, labeak, ibaiak eta mendiak jaunarenak zirenez, horiek erabiltzeagatik jaunari ordaindu behar zioten.

Gremioak eta Lan Antolaketa

Gremioak: Lanbide bereko pertsonak biltzen zituen haien interesak babesteko. Funtzionatzeko era honakoa zen: maisua, ofiziala eta ikaslea. Gremioek prezioak, soldatak, lan-orduak, produktuen kalitatea eta tailer kopurua erabakitzen zituzten.

Liberalismoa: Aro Berri Bat

XVII. eta XVIII. mendeetan Erregimen Zaharrari aurre egiteko agertu zen korronte politiko-soziala da. Bere ezaugarri nagusiak honako hauek ziren:

Boterearen Banaketa eta Subiranotasuna

  • Boterea: Subiranotasuna herrian datza eta ez erregeengan; botoen bidez ordezkaritzaren bat aukeratzen da Gorteetarako.
  • Estatua ez da erregearena; bere funtzioa herritarren eskubideak (jabetza, askatasuna, iritzia...) bermatzea da.
  • Erregeak ezin ditu botere guztiak izan, eta Konstituzioa sinatu behar du. Erregeak botere betearazlea hartzen du gobernuaren bidez burutzeko; legegilea Gorteetan dago eta judiziala epaileen eskuetan geratzen da.

Gizarte eta Ekonomia Aldaketak

  • Estamentuak desagertzen dira eta klase-gizartea agertzen da: berdintasun juridikoa eta politikoa, gizarte dinamikoa.
  • Ekonomian askatasuna:
    • Desamortizazioak, lurrak libreki mugitzeko.
    • Monopolioen desagerpena.
    • Gremioen desagerpena.

Entradas relacionadas: