Erregimen Zaharreko Ekonomia eta Politika

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,27 KB

Autokontsumoa: Erregimen Zaharreko barne merkataritzaren ezaugarria. Ia ez zegoen soberakinik eta ekoizten zena biztanle bakoitzaren kontsumorako zen, ez merkatura ateratzeko. Barne aduanak: Erregimen Zaharrean zeuden aduana bereziak, lurraldearen barnean kokatzen ziren, kostaldean edo mugan kokatu beharrean. Batzuentzat foru pribilegioa zen eta mantendu nahi zituzten zeuden bezala; Beste batzuek aldatu nahi zituzten kostaldera. Ilustrazioa: XVIII. mendeko Europan garatu zen kultur eta filosofia mugimendua. Argien mendea ere esaten zaio. Ilustratuek kritika gogorra egiten zioten Antzinako Erregimenari, hau da, monarkia absolutuari, estamentu gizarteari, Elizak zeukan botereari, protekzionismoari... eta erreformak proposatzen zituzten. Monarkia Parlamentarioa: Erregimen liberalean agertuko den monarkia berria. Honen arabera, subiranotasuna ez dago erregearengan, nazioarengan baizik. Nazioaren ordezkariak (diputatuak) parlamentuan daude eta botere legegilea dute.




Librekanbismoa: Teoria ekonomiko berria, liberalismo ekonomikoa ere, deitzen dena. XVII.mendean hasi zen aplikatzen Ingalaterran. Adam Smith-ek proposatu zuen merkantilismoa eta protekzionismoaren ordez. Honen arabera, ekonomia eskaintza-eskaria legearen joko librean utzi behar da. Estatuak ez du esku hartu behar ekonomian. Protekzionismoa: Erregimen Zaharreko teoria ekonomikoa. Lotuta dago merkantilismoarekin. Erregeek kanpoko merkataritza eta industria bultzatu eta babestu zuten, esku hartuz. Despotismo Ilustratua: XVIII.mendean garatutako erregimen politikoa. Absolustismoaren eta ilustrazioaren arteko kolaborazioa izan zen. Erregeak botere absolutua mantentzen zuen baina erreformak egiten zituen bere herriarentzat: 'Dena herriarentzat baina herririk gabe'. Zentralismoa: Errege Borboitarren helburu bat. Zerga berberak, lege berberak eta antolamendu administratibo berbera ezarri nahi zuten lurralde guztietan. Horretarako, lurralde batzuen foruak edo pribilegioak deuseztatu zituzten. Karlos III.a: XVIII.mendeko Espainiako azken errege Borboitarra. Bere garaian Espainiako ilustrazioa loratu zen. Erreforma asko bideratu zituen arlo guztietan.

Entradas relacionadas: