Errenazimendua: Gizakiaren Pentsamenduaren Aldaketa Nagusia
Clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 1,4 KB
Ezaugarri orokorrak:
- Helburua greziar-erromatar arte klasikoaren mailara iristea zen.
- Gizakiaren neurrira itzultzen ahalegindu ziren: Errenazimentuko gizakiak pentsalari klasikoak, aurrerakuntza zientifikoak eta asmakuntza handiak ezagutzen zituen, eta unibertsoaren erdigune sentitu zen (antropozentrismoa).
- Unibertsoaren, pentsamenduaren eta artearen ikuspegi unitarioa zuten.
- Unibertsoan gertatzen zen guztia arrazoitu egin zitekeen, mundua arrazonagarria delako.
- Mundu-ikuskera berri bat sortu zen, heliozentrismoa, eta geozentrismoa baztertu zuten.
- Mezenas edo babesleek Errenazimentuko artea eta kultura bultzatu zituzten (Floren-tziako Medici familiak, Erromako Julio II.a aita santuak...).
- Artista anonimoa desagertu eta izen-abizeneko jenioa sortu zen.
- Izaera sekularra izan arren, Errenazimentuak ez zuen kristau-erlijioa albo batera utzi, eta bere munduaren ikuspegian barneratu zuen.
- Inprentaren sorrerak kultura demokratizatu zuen (Gutenbergek 1440an asmatua).
- Herri-hizkuntzak indartu eta liburuak hizkuntza horietan idazten hasi ziren.
- Pentsamenduaren arloan, arrazoiaren autonomia aldeztu zen fedearen aurrean, eta pentsatzeko askatasuna erraztu zuen horrek.
- Arrazoiaren autonomiarekin, humanismoa ere agertu zen. Gizakia gogoetaren erdigune bilakatu, eta antzinateko ideiak berpiztu ziren.