Errenazimentua eta Arrazionalismoa: Ezaugarriak eta Ideiak
Clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,56 KB
Errenazimentua eta Ezaugarriak
Konstantinoplaren erorketa erabiltzen da Erdi Aroaren bukaera adierazteko. Erori ondoren, jakintsu batzuk erbestera joan ziren, batez ere Italiara. Han antzinako kultura grekoa hedatu zuten.
Ondorioz, Italian mugimendu kultural, filosofiko, artistiko eta sozial bat sortu zen: Errenazimentua. Kultura grekoerromatarra hartu zuen eredutzat, eta errealitatea ulertzeko, modelo antropozentrikoa erabili zuten. Horrez gain, gizakiak arazo teorikoei erantzuna emateko arrazoimena erabili zuten.
Ezagutzaren transmisioa era egokian eta landuan egin zen.
Errealitatea ulertzeko ez ziren erlijioan oinarritu.
Errenazimentuko Filosofia
- Neoplatonismoa
- Errenazimentuko Aristotelismoa
- Errenazimentuko “Helenismoa”
Errenazimentuko Politika
Bi korronte politiko nagusitu ziren:
Idealismo Politikoa
Platonen teoria politikoan oinarritzen zen. Utopiak planteatzen zituen eta ikuskera normatiboa zuen, hau da, ez zuen aztertzen dagoen politika, baina nolakoa izan beharko zukeen.
Tomás Moro ordezkari nagusia zen. Bere liburuan, Utopia, gizarte perfektua imajinatu zuen, eta Platonen antzera uste zuen jakintsuenak gobernariak izan beharko zukeela gizartea justua izateko. Bestetik, 6 orduko lanaldia edo jabetza pribatuaren debekua defendatu zuen, hori dela eta askoren ustez teoria hauek marxismo eta komunismoaren aitzindariak ziren.
Errealismo Politikoa
Aristotelesen teoria politikoan oinarritzen zen, politika deskriptiboa, hots, dagoen politika aztertzen zuena.
Makiavelo ordezkari nagusia zen. Saiatu zen politikaren elementuak identifikatzen, ulertzen eta aztertzen, horrela legeak garatu zitezkeen eta gertatuko zena aurreikusi ahal zen. Izan ere, askoren ustez teoria politikoaren sortzailea zen.
Bere liburuan, Il Principe, printze gazte bati gobernatzeko aholkuak eman zizkion. Bere esaldirik famatuena (“helburuak bitartekoak justifikatzen ditu”) inoiz idatzi ez bazuen ere, haren espiritua agertzen zen liburuan.
Etika eta politika arloak erabat desberdindu zituen. Politikariak ez ziren kezkatu behar ongiaz edo gaitzaz, politikak ez zuen kontuan hartu behar etika.
Arrazionalismoa eta Ezaugarriak
Mendebaldeko kultura klasikoa suntsitzeak ziurgabetasuna ekarri zuen. Filosofo eta zientzialari berriek teoria berri sendoak sortu zituzten akats berriak ez egiteko.
Aro modernoan eszeptizismo berria sortu zen, Sofisten eta Pirronengan oinarrituta. Eszeptizismoaren arabera gure ezagutza beti erlatiboa zen, gizakiak ezin zuela ziurra den ezagutza lortu.
Michel de Montaigne eszeptizismoaren defendatzailea zen eta bere lan nagusian, Entseguak, jarrera eszeptiko eta ironikoa erabiliz, hainbat gai adierazi zituen.
Aro Modernoan ere, eszeptizismoaren aurka bi filosofia korronte nagusitu ziren, arrazionalismoa eta enpirismoa, ezagutza ziurraren posibilitatea garatuz.
Arrazionalismoa antzinako Greziatik jaio zen, natura eta adimenaren arrazionaltasuna defendatzen zuena. Errealitatea arrazionala eta zentzuduna zen, eta logosa zuen. Gizakiak ere bazuen arrazionaltasuna, ondorioz errealitatea aztertzeko eta ulertzeko gaitasuna zuten, plano berean kokatuta baitzegoen gizakiaren eta munduko arrazionaltasuna.
Aro modernoko arrazionaltasunak ezaugarri bereziak zituen, garaiarekin erlazionatuta:
- Jarduera guztien erdigunea subjektua zen: giza kontzientzia edozein ezagutzaren hasierako puntua zen.
- Konfiantza arrazoimenean: arrazoimena autonomoa eta autarkikoa zen, gizakiak ez zuela besterik behar ezagutzeko.
- Ezagutza sentikorraren mesprezua: zentzumenetatik lortzen zen informazioa partikularra eta aldakorra zen, ez zen fidagarria, beraz ezin zela ezagutza honetan oinarritu.
- Zientzia unibertsal eta beharrezkoaren nahitaezkotasuna: zientziak kontzeptu unibertsalak eta beharrezkoak erabiltzen zituen eta hauen artean matematika aukeratu zuten eredutzat, zeren eta matematikak erabiltzen zituen kontzeptuak agerikoak eta unibertsalak baitziren.
- Errealitatearen arrazionaltasuna: errealitatea arrazionala zen, jarraitzen zituen legeak ez ziren aleatorioak. Ondorioz errealitatearen arrazionaltasuna ulertzeko beren arrazionaltasuna ere erabili zuten.
- Mekanizismoa: mundua makina bat bezala ulertu zuten, ondorioz, printzipio fisiko eta mekanikoek argitzen zutela munduaren funtzionamendua, beraz indar misteriotsuak edo ilunak mundua ulertzeko ukatu zituzten.