Errenazimentua eta Erreforma: Gizarte, Kultura eta Arte Aldaketak

Clasificado en Ciencias sociales

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,42 KB

Errenazimentua: Gizarte eta Kultura Aldaketak

XV. eta XVI. mendeetan, Europan, aldaketa sakonak gertatu ziren gizartean eta kulturan. Horri Errenazimentua deitu zitzaion.

Humanismoa eta Errenazimentuko Ezaugarriak

Ezaugarriak:

  • Erdi Aroan Jainkoa zen erdigunea, baina humanistak gizakiaz arduratu ziren.
  • Latinezko eta grezierazko jatorrizko testuetan oinarritu ziren.
  • Humanistek egia bilatu zuten, arrazoiaren eta esperientziaren bidez.
  • Denetarik jakin nahi zuten.

Humanista Nabarmenak eta Beraien Ekarpenak

  • Erasmo Rotterdamgoa: Historia eta filosofia azterketak asko sustatu zituen.
  • Tomas Moro: Erlijio-tolerantzia eta lurraren jabetza komuna defendatu zituen.
  • Juan Luis Vives: Logika eta metafisika bereizi behar zirela eta naturan oinarritu behar zela adierazi zuen.

Erreforma Protestantea: Kausak eta Ideiak

Kausak: Europako gizarteko sektore batzuetan haserre bizia zegoen Eliza Katolikoaren zenbait ohitura zirela eta.

Erreforma Protestantearen Oinarriak

Ideiak:

  • Pertsona fedearen ondorioz salbatzen da.
  • Harreman zuzena Jainkoarekin otoitzen bidez.
  • Egiaren iturri bakarra liburu santuak dira.
  • Zazpi sakramentuetatik bi egiazkoak: bataioa eta eukaristia.
  • Ama Birjina eta santuak gurtzea debekatu.
  • Aita Santuaren agintea ukatu.

Erreforma Protestantearen Protagonistak

  • Martin Luther (Luteranismoa)
  • Joan Kalbin (Kalbinismoa)

Erreforma Protestantearen Hedapena

  • Luteranismoa oso azkar hedatu zen Alemanian.
  • Erlijio-erreformarako mugimenduak sortu ziren.
  • Joan Kalbinek predestinazioa azaldu zuen.
  • Henrike VIII.ak Eliza Anglikanoa sortu zuen.

Erreforma Protestantearen Ondorioak

  • Bi erlijio multzo: protestanteak eta katolikoak.
  • Intolerantzia Europa osora zabaldu zen eta zientzia jarduerak debekatu ziren.
  • Espainian Inkisizioa jazarri zen.

Errenazimentuko Arte Garaiak eta Kontzeptuak

Quattrocento eta Cinquecento

  • Quattrocento: XV. mendean. Aldi horretan Florentzia izan zen kulturaren erdigunea.
  • Cinquecento: XVI. mendean. Erroma hiria bihurtu zen erdigune, eta aldi horretan estilo errenazentista Europa osora hedatu zen.

Errenazimentuko Artista eta Pentsalari Nagusiak

  • Leonardo da Vinci: 1452an jaio zen Vinci herrian. Adimen eta sormen handia zuen, margolari onenetarikoa izan zen, eta zientzialari bikaina.
  • El Greco: Gai erlijiosoak eta erretratuak landu zituen estilo originalez, dramatismoa eta mugimendua erabiliz.

Kontrarreforma eta Kontzeptu Garrantzitsuak

  • Kontrarreforma: Eliza Katolikoaren barneko mugimendu erreformatzailea izan zen.
  • Anglikanoa: 1534an sortu zen.
  • Kontzilioa: Gotzainen eta elizako beste ordezkari batzuen kongresua, dogmari buruz erabakiak hartzeko.
  • Perspektiba: Margotzeko teknika bat, objektuen erliebea eta ikuslearekiko distantzia (handia edo txikia) irudikatzeko.
  • Nikolas Koperniko: XVI. mendean bizi izan zen.

Entradas relacionadas: