Errenazimentua, Etxepare eta Leizarraga: Euskal Literatura
Clasificado en Religión
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,67 KB
Errenazimentua
Noiz sortu zen?
- XV. mendean.
Non? Zein lekutan bereziki?
- Italian, Florentzian.
Zergatik? Azaldu.
- Ordura arte nobleak boterean zeuden eta nekazari asko aberastu ziren, boterea lortu nahi zutelarik. Nobleak ez zirenez, ezin zuten lortu, eta horrek eraldaketa bat eragin zuen.
Zein ikuspegi edo Korronte filosofiko berri dakar Errenazimentuak? Azaldu.
- Humanismoa dakar. Jainkoak zuen garrantzia aldatu eta gizakia jarri nahi izan zuten erdigunean.
Zein garaitako baloreak berreskuratu nahi zituzten?
- Erromatarren eta Grezian baloreak.
Garai horretako artista eta literato batzuen izenak.
- Dante, Leonardo Da Vinci, Petrarca, Botticelli, Boccaccio, Mikel Anjelo.
Italiako familia batek babesa eman zien, zeinek?
- Medici familiak.
Euskal Herriaren banaketaren hasiera, hots, Nafarroako Erresumaren gainbehera, noiz hasi zen?
- XVI. mendean. Penintsulako zenbait erresuma kristau batu zirenean Islamaren aurka borrokatu zutenean gertatu zen. Honek, Gaztelakoen nortasuna galtzea ekarri zuen.
Bernart Etxepare
Noiz eta non jaio zen?
- Sarasketan, XV. mendearen azken zatian.
Zer izan zen? Non?
- Eiheralarreko erretorea eta Donibaneko bikarioa izan zen.
Non eta noiz argitaratu zuten bere liburua?
- 1545ean Bordelen.
Nola deitzen da?
- Linguae Vasconum Primitiae (Euskaldunen Hizkuntzaren Hastapenak).
Zeintzuk dira Etxepareren lanaren jorratzen diren lau gai nagusiak? (Linguae Vasconum Primitiae)
- Dotrina Kristauen azalpen luzaketa klasikoa.
- Gizon-emakumeen arteko maitasuna.
- Kartzelaldia.
- Euskeraren omenetan.
Bere bizitzari buruzko zein aitorpen egin zuen bere poema batean?
- Kartzelaldiari buruz. Baina berak esan zuen ez zela errudun.
Zertarako idatzi zituen Kontrapas eta Sautrela?
- Euskara goratzeko.
Joanes Leizarraga
Noiz eta non jaio zen?
- Lapurdin, Beskoitzen, 1506an.
Zerk harrapatu zuen bete-betean Leizarraga?
- Katoliko eta protestanteen arteko tirabirek.
Zein lan egin zuen? Nork aginduta?
- Protestanteen Testamendu Berria itzuli zuen. Albreteko Joan III.ak aginduta.
Zein helbururekin?
- Euskaldunei protestatzeko ideiak zabaltzeko, Kalbinismoa azaltzeko Nafarrotarren artean.
Zein euskalkitan dago idatzita? Zein hizkuntzatik hartu zituen hitzak?
- Lapurteraz, baina inguruko euskalkietako hitzak eta latinetik hartutako batzuk ere baditu.
Obra Nagusiak
- Linguae Vasconum Primitiae (Bernart Etxepare)
- Testamentu Berria (Joanes Leizarraga)
Joan Perez Lazarragakoa
2004an aurkitu zen euskarazko eskuizkribu bat, Joan Perez Lazarragakoarena. Arabako Larrea herritxoan jaio zen, familia aberats batean. Madrilen bizi izan zen.
1567 inguruan, 50 orrialdetik gora dituen literatur lana egin zuen. Artzain eleberri laburra dakar hasieran, prosaz eta bertsoz lau neska-mutilen maitasun gorabeherak kontatzen dituena, eta ondoren, 46 poema datoz, 37 euskaraz eta 9 gaztelaniaz.