Errenazimentua: Gizarte, Kultura eta Zientzia Iraultza
Enviado por xabi y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 7,74 KB
Errenazimentua: Antzinako Balioetara Itzulera
Errenazimentua antzinako greziar-erromatar balioetara itzultzea proposatu zuen kultura mugimendua izan zen. Italian sortu zen XIV. mendean eta Europa osora hedatu zen XV eta XVI. mendeetan.
Mugimenduaren Zergaitiak
- Italiako egoera politikoak eta sozialak merkataritzaren garapena eragin, ondorioz burgesia kultua eta dinamikoa bihurtu zen gizarte-klase nagusi.
- Hizkuntza bultzatu.
Errenazimentuko Ezaugarri Orokorrak
- Helburua greziar-erromatar arte klasikoaren mailara iristea zen.
- Gizakia zentroan bihurtzen da eta unibertsoaren erdigune sentitu (antropozentrismoa).
- Unibertsoaren eta artearen ikuspuntu unitarioa.
- Unibertsoan gertatzen den guztia arrazoitu ahal, mundu arrazonagarria delako.
- Mundu ikuskera berri bat sortu.
- Errenazimenduko artea eta kultura bultzatu zituzten.
- Artista anonimoa desagertu, izen abizeneko jenioa sortu.
- Izaera sekularra (erlijiotik kanpo). Errenazimenduak ez zuen kristau-erlijioa albo batera utzi.
- Inprentaren sorrerak kultura demokratizatu zuen.
- Herri hizkuntzak indartu.
- Arrazoiaren autonomia aldeztu eta pentsatzeko askatasuna erraztu.
- Arrazoiaren autonomiarekin humanismoa agertu. Gizakia gogoetaren erdigune bilakatu eta antzinako ideiak berpiztu ziren.
Gizarte Eraldaketak (X-XVI. Mendeak)
X-XVI. mendeen artean ekonomian, artean eta politikan izan ziren aldaketak Erdi Aroaren amaiera eragin zuten. Errenazimentuak Grezia eta Erromako hainbat ikuskera berreskuratu zituen eta zibilizazio bat sortu zen. Gizakiaren eta gizartearen eraldaketa sakona ere bultzatu zuen.
Errenazimentuan Emandako Aldaketak
- Noblezia erregearen mendeko bihurtu.
- Kapitalismoa garatu zen, ondorioz burgesia indartu.
- Monarkia autoritarioaren agintea handitu eta aginte guztiak eskuratu.
- Nazio estatuak sortu.
- Europako erlijio-batasuna apurtu, elizan zatiketak.
- Espainiar inperioa handitu Amerikako aurkikuntzatik aurrera.
- Ameriketatik elikagai berriak ekarri.
Antropozentrismoa
Erdi Aroaren amaieran independentzia-sentimendua indartu zen gizartean. Gizakia bere buruaren jabe sentitzen hasi zen, bere bizitza inoren laguntzarik gabe gidatzeko gai. Erdi Aroko gizakiak apaltasun osoz onartu kosmosaren ordena, kosmosa Jainkoaren kreazioa zela sinetsi eta Jainkoa erdigunetzat zuen (teozentrismoa). Errenazimenduan gizakia bera zen munduaren ardatz (antropozentrismoa). Gizabanakoa zen erreferentzia nagusi. Errenazimentuko gizakiaren ezaugarri aipagarrienetako bat indibidualismoa zen. Erdi Aroan, aldiz, nekez bizi daiteke gizakia bere kabuz talde edo elkartetik kanpo. Erabateko konfiantza ezarria arrazoian, horixe da erabakiak hartzekoan irizpide nagusia. Gizakiaren sena eta sentimendua goraipatzen dira.
Zientzia Iraultza
Filosofia modernoaren sorrera oso lotuta dago zientzia modernoaren garaipenarekin. Unibertsitateek ezin zuten zientzia eta filosofia korronte berririk asmatu, korronte horiek akademietan sortu.
Heliozentrismoa
Aristoteles eta Ptolomeorekin batera elizak geozentrismoa baztertu zuen. Koperniko heliozentrismoaren defendatzaile bihurtu zen eguzkia unibertsoaren erdigunea zela frogatu zuelako. Kopernikok esaten zuen gizakia ez zela unibertsoaren erdigune. Galileo bat zetorren heliozentrismoarekin eta horregatik espetxeratua izan zen.
Unibertsoaren Neurria
Elizak unibertsoa mugatua zela zioen. Giordano Brunoren ustez, unibertsoa mugagabea. Hau da, gizakia unibertsoaren gainetik zegoela zioen ideiaren aurka egin eta horren ondorioz kondenatua izan zen.
Natura Legeak
Aristotelesen ustez, ezin daiteke matematikaren bidez fisika aztertu, objektu fisikoak aldakorrak direlako. Matematikaren zenbakiak, aldiz, aldaezinak. Keplerrek lege matematikoa erabili planeten higidurak azaltzeko. Galileok penduluaren lege matematikoa eta inertsiaren legea aurkitu. Higidurak ez du behar bultzatzaile iraunkorrik, ondorioz unibertsoa Jainkoaren laguntza barik, bere kabuz dabilen makina baten antzekoa da. Descartes bat Galileoren teoriarekin. Geometria Analitikoa sortu. Descartesek esaten dau “Jainkoak unibertsoa sortu eta bere legeekin hornitu zen, bere kabuz bilatu zedin”. Aurkikuntzak autoritate irizpideari uko egiten dion arrazoiaren emaitzak dira. Jakintza zientifikoaren eredua matematikoa da. Descartesek filosofia berri bat sortu nahi matematikan oinarritutako filosofia absolutu bat. Filosofia horren abiapuntuan arrazoia kokatu. Horrela arrazionalismoari esker Descartesek filosofia modernoaren abiapuntua ezarri.
Beste Aurkikuntza Batzuk
Kartografia, nabigazio-teknikak eta ipar orratza garatu. Inprentaren aurkikuntza kultura hedatzeko, kultura demokratizatu.
Testuinguru Historikoa
Descartes XVII. mendean bizi izan zen. Bere garaiko gertaera garrantzitsuenak: absolutismoa, Eliza Katolikoaren kontrarreforma eta zientzia berriaren sorrera.
Absolutismoa
Erdi Aroan monarkiak nobleziaren aurkako borrokarekin hasten duen prozesuan sustraitzen da. Absolutismoa ez da garai historiko bat, pentsamolde jarrera bat baizik. Pentsamolde absolutistak despotismoa eta mirabekeria giza portaeraren oinarrizko formatzat hartu. Descartes giro horretan bizi, eta jakintza eta filosofia absolutu bat sortu nahi izan, mundu guztiak onartzeko modukoa, balio unibertsala izango zuen filosofia bakar bat.
Elizaren Gainbehera eta Kontrarreforma
Erdi Aroan eliza botere handiko erakundea, apurka-apurka Eliza katolikoaren indarra galduz. 1. Lutherrek erreforma bultzatu zuelako. 2. Errege erreginek beren boterea handitu eta burgesia gizarte-klase dinamoko modura indartuz. 3. Zientzia berriak elizaren kosmologiaren aurka egin.
Kontrarreformako Gertaera Garrantzitsuak
- Trentoko kontsilioa: Eliza katolikoak barne-erreformarako erabili zuen tresna nagusia izan. Inkisizioa indarrez mantentzen ahalegindu. XVI-XVII. mendeetan “Erreforma espiritua” nagusitu eta Descartesek filosofia erreformatu nahi izango dau.
- Jesusen lagundiaren sorrera: Ignazio Loiolakoak 1540an sortu. Erakunde erlijioso honek eragin handia kontrarreforman.
- Karmelo erreforma: Erreforma honek eragin handia kristau munduan.
Testuinguru Kulturala eta Filosofikoa
Descartes Aro Modernoaren hasieran bizi, Erdi Aroan mundua Jainkoaren inguruan biraka besterik ezin zitekeen ulertu. XV eta XVI. Mendeetan, ordea, antropozentrismoaren ideia zen nagusi.
Eszeptizismoa
XVI-XVII. mendeetan indarrean egon filosofia korrontea. Ezin daiteke egia ezagutu. Descartesek ukaezinezko egia bat aurkitu nahi dau eszeptizismoa gainditzeko.
Arrazionalismoa
Arrazionalismoaren arabera, ezagutzaren iturria arrazoia eta jatorrizko ideiak haren baitan. Enpirismoaren arabera, ordea, ezagutzaren oinarriak esperientzia.
Enpirismoa
Ezagutzaren iturria esperientzia dela defendatzen zuen korronte filosofikoa.
Arrazionalismoak eta enpirismoak hurrengoan bat datoz: 1. Subjektua jarduera guztien erdigunea da eta subjektu honek erabakiko du gertaeraren egiazkotasuna edo faltsutasuna. 2. Ezagutza hasteko analisitik hasten dira.
Descartesek arrazionalismo modernoa eratzen dau, arrazoia baita berarentzat ezagutza iturri nagusia. Arrazionalismoak ez dau bere gainetik irizpiderik onartzen: ez tradiziorik, ez federik, ez autoritaterik.
Arrazionalismoaren Arrazoiak
- Baliozko ezagutzak sor ditzakeen bakarra arrazoia da.
- Ezagutza sentikorra faltsua da; sentsuek engainatu egiten gaitue.
- Mundual zientzia unibertsal bat beharrezkoa.
- Unibertsoko gertaera guztiek justifikazioa dute, ezer ez da kasualitatez gertatzen.