Errenazimentua: XII. mendean Europan hasten den mugimendu kulturala
Clasificado en Otras materias
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,11 KB
Errenazimentua: XII. mendean Europan hasten den mugimendu kulturala da, eragin handiena XV. eta XVI. mendeetan izan zuelarik. Errenazimentuaren bereizgarria pentsamendu humanistaren hedatzea da. Honek balio klasikoen (greko-latindarren) itzulia erreibindikatzen du. Urte askoren ondoren greziar testuen lanketa itzuli zen Europara, eta honi esker munduko eta naturarekiko ikuspegi berria estimulatzen da. Beraz, aurrerapen tekniko eta kulturalei esker (Gutenberg-en inprenta adibidez), errenazimentuko antropozentrismoa Erdi Aroko teozentrismoari inposatzen zaio. Gainera, greko-latindar modeloaren errekuperazio honek mitologia klasikoaren garrantzia dakar errenazimentuan, olerkari greko-latindarren gai gustokoenetako bat izan baitzen. Errenazimentuko literatura ezin da ulertu imitatio-rik gabe. Imitatio-a Grezian jaio zen, egileen eta lan bikainen kanon zehatza ikasten duen heziketa-sistemaren ondorio natural bezala. Lan hauek ikasteko, teoria praktikarekin bateratu behar zen, hau da, olerkari bikain horien estiloa lortzeko, modeloen berridazketa egitea beharrezkoa zen. Uste zen testu hoiek kopiatuz idazte-ohitura onak lortuko zirela. Eta behin ohitura hauek lortuta, idazleak berezko estilo bat sortu behar zuen, aurreko modeloak berdinduz, eta posble izatekotan, gaindituz. Literatura genero-sistema bat denez, genero batean idaztea hautatzen duzunean, genero horren berezko arauak errespetatzea ezinbestekoa izango da, eta horretarako genero horretan idatzi zuen aitzindari baten lana imitatu beharko duzu, praktikatzeko eta berezko arau hauek barneratzeko. Beraz, errenazimentuan egile klasikoen imitazioa sorrera literarioaren oinarria da. Baina imitazioa ez zen soilik lan bat imitatzea, izan zitekeen hitz bat, sintagma bat, esaldi bat, paragrafo bat, eszena bat, lan bat, pentsatzeko modua, bizimodua... Hala ere, eztabaida sortu zen; imitazioak fidelak izan behar zuten, edo halako askatasun batekin egin behar ziren. Dena den, garai honetan hasten dira greko-latindar testuen itzulpenak herri-hizkuntzetan egiten. Itzulpen poetiko hauek oso zainduak dira, itzultzaileak jatorrizkoaren edukia eta forma poetikoa islatu nahi dituelako. Beste egile batzuek uste dute originalaren eta kopiaren arteko erlazioa nabaria izan behar duela, baina kalko bat izan gabe. Honek beste eztabaida bat ekartzen du, zeinean eztabaidatzen den imitazioak sinpleak edo konposatuak izan behar duten. Imitazio sinpleak defendatzen du imitazioa egile bakar batena izan behar duela; bere tradizioko egile onenarena hain zuzen. Erdipurdikotasunak imitatzea denbora galtzea baita. Imitazio konposatuak aldiz hainbat egile desberdinen onena hartzea dela, horrela, estilo pertsonal bat sortuz. Erdipurdiko egile bat teknika zehatz batean onena izan litekeelako, eta guzti hauek elkartuz, testu nabarmen bat sortuko luke autoreak. Gauzak horrela, Europan imitazio sinplea nagusitu zen, helburua literatura kolektibo bat bultzatzea zelako, horretarako latinaren erabilera handituz. Beraz, imitatio-ak irakurle aktibo eta ikasiak nahi ditu lanaren zentzua eraiki dezan, honek olerkariak jarraitu duen prozesu guztia ezagutzea ekartzen duelako.