Errenazimentuko Arte Maisuak eta Kontzeptu Nagusiak
Clasificado en Arte y Humanidades
Escrito el en vasco con un tamaño de 9,2 KB
Giotto (1267-1337): Pintura Modernoaren Aitzindaria
Giotto (1267-1337) pintura modernoaren aitzindaria izan zen. Bere arteak perspektiba eta argiarekiko interesa erakutsiko du. Figuren bolumenak eta anatomia era naturalean agertuko dira islatuta, aurpegiek eta gorputzek keinu ezberdinen bidez sentimenduak adieraziz. Eszena ezberdinen atzean paisaia ere agertuko da.
Giotto-ren obra nagusia Asisko San Frantzisko basilikako freskoak dira, santuaren bizitzaren narrazioa, alegia. Bizantziar zurruntasuna galduko du, errealismora hurbilduz. Beste obra esanguratsu bat Paduako Scrovegni kaperako freskoak dira, hala nola, Egiptorako Ihesaldia edo Hildako Kristoren Aurreko Negarra.
Jan van Eyck (1390-1441): Flandriar Maisua
Jan van Eyck (1390-1441) Brujas hirian ezarri zen 1430. urtean eta eskola garrantzitsua sortu zuen. Erretratista bikaina bihurtu zen, eta bere obren artean Rolin Kantzilerraren Birjina eta Van der Paele Kanonigoaren Birjina daude. Idealismo poetikoa, bestetik, donanteen ezaugarri den errealismoarekin uztartzen da.
Bere obra garrantzitsuena Arnolfini Senar-emazteen Erretratua da (1434), burgesen etxe baten gela erakusten duena. Bildots Mistikoa ere aipagarria da, larre zerutiarretan odol sakratua kaliz batean jasotzen dela erakusten duena, eta azpian, bizitzaren iturria dago. Zaldunak, erromesak eta eremitak adorazioa egitera hurbiltzen dira. Figurek luxuzko oihalak eta arropak dituzte.
Rogier van der Weyden (1400-1464): Dramaren Maisua
Rogier van der Weyden (1400-1464) sufrimenduaren eta minaren margolaria da, konposizio konplexuak eta tentsio dramatikoko eszenak margotzen dituena. Bere obra nagusia Gurutze Jaitsiera da (Descendimiento), non urrezko hondo batean jarritako figurak agertzen diren.
Patetismoz beteriko eszena da, eta konposizioaren aldetik, hainbat linearen arteko jokoak hilda dagoen Kristoren gorputza eta sufrimenduz beteriko Ama Birjina gainontzeko figuren bertikaltasunarekin kontraste nabaria sortzen du. Alboetako figurek eszenaren erdialdera hurbiltzen dira, parentesi antzeko sentsazioa sortuz.
El Bosco (1450-1516): Fantasia eta Satiraren Maisua
El Bosco (1450-1516) XVI. mendean Espainiako erregearen gortean lan egin zuen. Fantasia erabiltzen du El Boscok, bere obretan ironia eta satiraren bitartez garaiko gizartearen kritika eginez. Munstroek, figura fantastikoek, animaliek eta gizakiek mundu bitxia sortzen dute, adibidez, Gozamenen Lorategiko Triptikoan (El Jardín de las Delicias).
Hiru eszenak honakoak dira: Paradisua, Lizunkeriaren Lorategia (El Jardín de la Lujuria) eta Infernua. Lehenengoan, oreka eta bakea transmititzen duen paisaia agertzen da. Erdiko panelean animaliak, munstroak, izaki hibridoak, landareak eta lizunkeriaren bekatuan jausi diren pertsonak agertzen dira. Infernuan iluntasuna da nagusi, amesgaizto sentsazioa ematen duena, eta bekatuak egin dituzten pertsonak hainbat era ezberdinetan zigortuak dira.
Leonardo da Vinci: Azken Afaria
Azken Afaria Milango Santa Maria delle Grazie komentuko jangelan kokatzen da, 1495 eta 1498 urteen artean egindakoa. Jesusek apostoluekin izandako azken afariaren momenturik larri eta dramatikoena islatzen du: apostolu batek traizionatuko duelaren berri ematen ari den unea, Kristok eskuekin adierazten duena.
Kristoren baretasuna apostoluen larritasunarekin kontrastatzen du; hauek hiruko multzotan banatzen dira, Judas txanponen poltsa eskuan daramala. Argia leuna da eta foku desberdinetatik dator: ezkerretik datorrena eskumako horman eta pertsonaietan islatzen da, eta atzeko hiru irekieretatik datorrenak gelari argia ematen dio. Perspektibaren erabilera bikaina da, ihes-puntua Jesusen burua eta erdiko leihoa izanik.
Rafael: Atenasko Eskola
Atenasko Eskola Rafael Sanzio margolari italiarrak 1511. urtean margotutako fresko ospetsua da, Vatikanoko Jauregietan kokatua. Obra honek Antzinako Greziako filosofo eta zientzialari nagusiak irudikatzen ditu, jakinduriaren eta arrazoimenaren garaipena ospatuz.
Freskoaren erdigunean, Platon eta Aristoteles ageri dira, elkarrizketa batean murgilduta, eta haien inguruan beste hainbat jakintsu, hala nola Sokrates, Pitagoras eta Euklides. Rafaelek garaiko artistak ere txertatu zituen pertsonaien aurpegietan; esaterako, Platonen aurpegia Leonardo da Vinciren antzekoa da, eta Heraklitorena, berriz, Michelangelorena. Obra honek Errenazimentuko artearen gailurra eta Antzinaroko jakintzaren goraipamena adierazten ditu.
Michelangelo: Kapera Sixtinoko Ganga
Michelangelok 1508-1512 bitartean, Kapera Sixtinoko ganga Genesiako bederatzi eszena biblikoekin bete zuen: Kreazioa, Bekatu Originala eta Uholde Handia, besteak beste. Erdiko eszenek profeta eta sibilak diren figura handiak dituzte alboetan, baita ignudi (gizonezko biluziak) postura konplexuetan.
Eszena bibliko horien artean esanguratsuena erdian kokatzen den Adanen Kreazioa da, non Jainkoaren atzamarrak bizitza ematen dion Adani.
Michelangelo: Azken Epaiketa
Azken Epaiketa 1537-1541 urteen artean burutu zuen Michelangelok, eta bere pinturaren ezaugarri esanguratsuenak aurkezten ditu: erdian Kristo epaile zorrotza agertzen da, salbatuen eta kondenatuen artean kokatuta. Azpiko atalean Caronteren ontzia agertzen da, eta aingeruek tronpetak jotzen dituzte, azken epaiketarako hildakoen berpiztera deituz.
Obra honek Michelangeloren bizitza artistikoan inflexio-puntu bat suposatzen du. Dinamismo nabaria erakusten du: salbatuak goranzko mugimenduan agertzen dira, eta kondenatuak beheranzkoan, Kristoren inguruan zurrunbilo sentsazioa sortuz. Kolosalismoa nabaria da: giza figurak pertsonaia erraldoiak dira, oso gihartsuak, tentsio egoeran, konposizio handi eta konplexuetan, posizio zailetan margotuak. Mundua dramatikoa da, edertasun lasai eta optimistarekiko urruntzen dena. Manierismoa ere agertzen da.
Botticelli: Venusen Jaiotza
Botticelli (1445-1510) gai erlijioso eta mitologikoetan edertasun idealaren bilaketa islatuko duen margolaria da. Linearen eta konposizioaren menperatzea erakusten du bere koadroetan; giza figura lirainak, sarritan biluziak, posizio kurbatuetan agertzen dira, udaberriko paisaiekin batera.
Bere obrarik ezagunena Venusen Jaiotza da. Koadroan, jainkosa oskol baten gainean heltzen da lurrera, Zefiro haizeak eta Kloris ninfak bultzatuta, Hora batek mantu batekin harrera egiten dion bitartean. Hondoan ageri den itsasoak eta kostaldeak, olatu eta loreekin, jainkosaren jatorria gogorarazten dute. Konposizio piramidalak erdian ageri den Venusaren garrantzia azpimarratzen du.
Donatello: David eta Beste Eskulturak
Donatelloren San Jorge (1416) gaztaroaren jarrera desafiatzailea erakusten du. David (1440) biluzik eta nekazari toskaniarren lastozko kapelarekin kontrasto eran agertzen da. Maria Magdalenaren adierazkortasuna eta dramatismoa ere erakusten du, baita Habakuk profeta ere.
Michelangelo: Pietà
Michelangelok Carrara marmol zuria eta trinkoa zuzenean zizelkatuko du, figura handi eta idealizatuak egiteko. Laokoonte eta bere semeak obrak harritu zuen. 23 urterekin, Pietà obra Vatikanoko San Pedro basilikan kokatzen da, eta perfekzio teknikoa erakusten du. Konposizio piramidala du, eta Birjina gaztea eta idealizatua agertzen da, Kristoren gorpua eusten.
Artearen Kontzeptu Nagusiak
Gotikoko Arkitektura: Pisuaren Bideratzea
Gotikoan, gangaren pisua nerbioen bidez zutabeetara bideratzen da. Zutabeek ezin dutenez guztiz eutsi, arbotanteak erabiltzen dira pisua kanporantz eramateko. Arbotanteek kontrahormetara transferitzen dute presioa, egitura egonkortuz. Horri esker, hormak argiak eta altuak izan daitezke, beirate handiak sartzeko aukera emanez.
Gorputz Herkulearrak Artean
Gorputz herkulearra indartsua, gihartsua eta proportzio handikoa da, Herkules mitologikoaren irudia oinarri hartuta. Artean gihar garatuak eta bular zabala irudikatzen dira, eta kirolean bodybuilding eta powerlifting bidez lor daiteke.
Tetramorfosa: Lau Ebanjelarien Sinboloak
Tetramorfosa lau ebanjelarien sinboloen multzoa da: lehoia (Markos), idia (Lukas), gizona (Mateo) eta arranoa (Joanes). Kristautasunaren ikonografian erabiltzen da, batez ere arte erlijiosoan.
Hieratismoa Artean
Hieratismoa adierazpen zurruna eta estatikoa da artean, batez ere irudi erlijiosoetan. Gorputzaren eta aurpegien formaltasuna, mugimendu falta eta serioak izatea nabarmentzen du.
Antinaturalismoa Erromanikoan
Erromanikoan, antinaturalismoa artearen ezaugarri nagusietako bat da. Irudiek ez dute proportzio errealistakorik, eta espresioa zurruna eta sinbolikoa da. Helburua ez da errealitatea imitatzea, baizik eta mezu erlijiosoa transmititzea. Hori dela eta, gorputzak zurrunak, frontalak eta hieratikoak dira, eta perspektiba ia ez da erabiltzen.