Errenazimentuko Maisulanak: Botticelliren 'Udaberria' eta Da Vinciren 'Mona Lisa'

Clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,01 KB

Botticelliren 'Udaberria' (1477-1482)

'Udaberria' deituriko artelan hau Sandro Botticellik egin zuen 1477. urtean, eta bost urte beranduago amaitu zuen. Botticelli Quattrocentoko artista bat da, ingerada asko markatzen zituena. Garai honetan, erlijioak pisu handia zuen oraindik. Begi-bistaz, Venus eta Afrodita zentroan aurkitzen ditugu. Kupido, aldiz, goian dago, eta kontakizun bat azaldu nahi digu Sandrok artelan honen bidez. Zefiro, Aura, Flora, "Hiru Graziak" eta Merkurio agertzen zaizkigu. Ezaugarri teknikoei dagokienez, konposizio piramidala erabiltzen du autoreak, matematikak garrantzi handia hartzen baitu Berpizkundean. Perspektiba lineala erabiltzen du, urruti dagoenaren sentsazioa ematen baita, eta mugimendu asko adierazten du, Errenazimentuko artisten beste ezaugarri bat. Argiekin jolastu egiten du, Botticellirengan ohikoa den bezala, eta arropa bustien teknika oso ongi lantzen du, baita gardentasuna ere. Koadro historiografikoa dela esan dezakegu. Azkenik, garrantziari dagokionez, Lorenzo di Mediciren omenez eginiko koadro bat da, familia burges bati eginikoa, eta sinbologia oso deigarria du. Klasikotasuna argia da (mitologiaren erabilera egiten duelako), eta teknikoki oso artelan garatua da, arropei erreparatuz ikus dezakegun bezalaxe.

Da Vinciren 'Mona Lisa' (1503-1519)

'Mona Lisa', baita 'Gioconda' bezala ezagutua ere, Leonardo da Vincik margotu zuen 1503. urtean, eta 1519. urtean amaitu zuen. XVI. mendean eginiko koadro bat da, beraz, Cinquecento garaian kokatzen dugu. Oso gizon polifazetikoa izan zen Leonardo da Vinci, horregatik ezagutzen zaio "Errenazimentuko gizona" bezala. Baita ere, perspektiba aereoaren sortzailea izan zen, eta arroparen tolesturak oso ongi lantzen zituen. Garai honetan, aristokrazia indarra galtzen hasten da, eta burgesek erretratuak eskatzen dituzte (nobleen eta burgesen arteko borroka). Begi-bistaz, emakume gazte baten erretratua ikus dezakegu. Begirada finkoa du ikuslearekiko, eta ez duela ez bekainik ez betilerik ikus dezakegu. Irribarre arkaikoa duela ikus daiteke, eta sfumato teknika garbia da koadro honetan. Olioa da erabilitako teknika. Ezaugarri teknikoei dagokienez, sfumato teknika erabiltzen du oso argi (airea marraztu). Kolore hotzak erabiltzen ditu, ilunak direnak, eta konposizio piramidala oso argi du. Humanismoa jorratzen du, erretratu bat baita, eta atzealdean bi paisaia moduko bereiz daitezke, altuera ezberdinak dituztelako. Azkenik, olioa erabiltzen du, Errenazimentuan ohikoa den bezala. Garrantziari dagokionez, esfumato teknikaren obra garbiena da. Edertasun malenkoniatsu garbi bat lortzen du transmititzea Leonardok. Koadro oso misteriotsua izan da, eta lapurtu izanak misterioa piztu zuen. Azkenik, Errenazimentuko obra ezagunena da, eta Leonardoren maitalea ea den misterioa egon da betidanik, artelan honen erruz.

Entradas relacionadas: