Errenazimentuko eta Neoklasikoko Artearen Gida

Clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,88 KB

Errenazimentuko Artea

XV. eta XVI. mendeen artean garatu zen.

XV. mendetik aurrera, aldaketa ekonomiko eta sozialak gertatu ziren. Gora zihoazen talde berriak sortu ziren: burgesak. Talde horiek Erdi Aroko kultura-eredua deuseztatu eta beste bat sortu zuten.

Errenazimentuko artearen jatorria Italian dago, eta bi garai nagusi izan zituen:

  • Quattrocento (XV. mendea)

    Gune nagusiak Florentzia eta Toscana izan ziren, eta Medicitarrak izan ziren sustatzaile nagusiak.

    • Arkitektura: Alberti, Brunelleschi.
    • Eskultura: Donatello, Ghiberti.
    • Pintura: Masaccio, Fra Angelico, Botticelli, Mantegna, Paolo Uccello.
  • Cinquecento (XVI. mendea)

    Gune nagusia Erroma izan zen. Aita Santuak izan ziren sustatzaileak. Europan zehar zabaldu zen, eta Errenazimentuko arteak horretan du jatorria.

    • Arkitektura: Michelangelo, Bramante.
    • Eskultura: Michelangelo, Giambologna.
    • Pintura: Leonardo da Vinci, Rafael, Michelangelo, Tiziano.

Errenazimentuko Arkitektura

Bi eraikin mota landu ziren: erlijiosoak (elizak) eta zibilak (eraikin publikoak eta jauregiak).

Antzinako arkitekturari jarraituz, elementu hauek erabili zituzten:

  • Euskarri-elementuak: zirkulu erdiko arkuak eta zutabeak. (Ordena klasikoak: doriarra, joniarra, korintiarra, toskaniarra).
  • Estaldurak: kupulak, kanoi-gangak eta sabai lauak kasetoiekin.
  • Apaingarriak: pilastrak, frontoiak, portikoak, medailoiak, etab.
  • Eraikinen itxura orekatua: elementuak lerrokatuta daude; apaindura-elementuak modu simetrikoan antolatuta.

Artistak eta Eskualdeak

  • Espainian: Herrera.

Errenazimentuko Eskultura

Ezagunena Michelangelo da.

Artistak eta Eskualdeak

  • Espainian: Berruguete, Siloé, Juan de Juni.
  • Euskal Herrian: Antxeta (Michelangeloren jarraitzailea).

Ezaugarriak

  • Antzinateko ereduak berreskuratzea.
  • Anatomiari garrantzi handia ematea: gorputz biluzien irudiak.
  • Materialik erabilienak: marmola eta, ondoren, brontzea.
  • Gaiak: bereziki erretratuak, baina baita mitologikoak, alegorikoak eta erlijiosoak ere.

Errenazimentuko Pintura

Ezaugarriak

  • Perspektiba: helburu nagusia zen.
  • Gaiak: mitologikoak, alegorikoak eta erretratuak.
  • Teknikak: freskoaz eta tenperaz gain, olio-pintura.
  • Konposizioak: pertsonaien arteko harremanek garrantzi handia zuten.
  • Argia eta itzala: garrantzi handiagoa argiak eta argi-ilunek, eta Leonardo da Vinciren sfumato teknikak.

Artistak eta Eskualdeak

  • Flandrian: Jan van Eyck, Bosch (El Bosco), Brueghel.
  • Alemanian: Dürer, Cranach, Holbein.
  • Espainian: El Greco.

Arte Neoklasikoa

XVIII. mende erdialdetik XIX. mendea ondo aurreratuta zegoen arte iraun zuen.

Arkitekturan, irudi geometrikoak nagusitu ziren.

Ezaugarriak

  • Arte-estilo horren erreferentzia antzinatea zen. Erromatar eraikuntzen itxurako eraikinak egin zituzten. Ezaugarriak: kupulak, tinpanoak, zutabe korintoarrak, frontoi triangeluarrak, etab., apaingarririk gabe.
  • Eraikin publikoetarako erabilitako estiloa zen.
  • Estiloa Frantzian sortu zen.

Artistak eta Eskualdeak

  • Frantzian: David.
  • Espainian: Francisco Goya.

Entradas relacionadas: