Errentaren Egozpen Tenporala: Irizpideak eta Arau Bereziak

Clasificado en Formación y Orientación Laboral

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,54 KB

Errentaren Egozpen Tenporala (Noiz Egozten da Errenta?)

a) Teorian erabil daitezkeen hiru irizpideak:

  1. Sortzapenaren irizpidea: Errenta sortu zen unean lortu zela ulertzen da, hau da, eragiketak edo egitateak egiten direnean. Adibidez, 2015ean zergadunak gauza bat edo zerbitzu bat ematen badu, lor ditzakeen sarrerak urte horretako aitorpenean sartu behar ditu, nahiz eta gero kobratu (adibidez, 2017. urtean). Honen arabera, eragiketa egin zen unea hartzen da kontuan.
  2. Kutxaren irizpidea: Hau aplikatzen da errentaren sarrera eta gastuak efektiboak egin direnean, hau da, kobratzen den unean.
  3. Exijigarritasun irizpidea: Zuzenbidearen arabera sarrera eta gastuak exijigarriak direnean egozten da errenta, alde batera utziz noiz gertatu zen kobrantza.

b) Arau orokorrak:

  • Lanaren etekinak eta kapitalaren etekinak: Arau orokor gisa, exijigarritasun-irizpidea jarraitzen da; hau da, zuzenbidearen arabera exijigarriak ziren epealdiari egozten zaizkio, alde batera utziz noiz kobratu ziren.
  • Jarduera ekonomikoaren etekinak: Elkarteen gaineko zergaren irizpideak hartzen dira kontuan. Hala ere, zuzeneko zenbatespen-metodo erraztuan, kutxa-irizpidea onartzen da.
  • Ondare-irabaziak eta -galerak: Ondarezko aldakuntza gertatzen denean, zuzenbide zibilaren arabera egiten da. Adibidez, gauza higiezin baten salerosketa-kasuan, titulua eta modua eskatzen dira (traditio).

Arau orokorrak aurrekoak diren arren, badaude arau berezi batzuk ere:

Arau Bereziak

a) Errenta ez bada bere osoan edo zati batean ordaindu, jasotzeko eskubidea edo zenbatekoa erabaki judizialaren zai dagoelako, ordaindu ez diren zenbatekoak erabaki judiziala irmo bihurtzen den zergaldiari egotziko zaizkio. Epaiketaren objektua errenta hartzeko eskubidea edo bere zenbatekoa da, ez errenta ez dela ordaintzen. Azken kasu hau egozten da exijigarria den momentuan. Arau berezia aplikatzeko, ez du garrantzirik noiz kobratzen den. Adibidez, posible da, nahiz eta epaia irmoa izan, gero ez kobratzea.

b) Atzerapenen ordainketa: Zergadunarekin zerikusirik ez duten arrazoi justifikatuengatik lanaren etekinak ez badira jasotzen exijigarriak diren zergaldietan, beste batzuetan baizik, etekinak exijigarriak ziren zergei egotziko zaizkie. Aitorpen osagarri bat egin behar da, baina zigorrik (berandutza-hornidurarik) eta errekargurik ezarri gabe. Aitorpen hau aurkezteko epea etekinak jasotzen diren egunean hasi eta zerga hau aitortzeko hurrengo epearen amaieran bukatzen da. Etekinak exijigarritasun-epealdian egozten dira, baina baimentzen du atzerapenak epez kanpo aitortzea, behin kobratuta, inongo ondoriorik gabe. Adibidea: Enpresa batek arazo ekonomikoak ditu, eta Mariari 2016. urtean Eguberrietako aparteko ordainsaria ez dio ordaintzen. 2017ko ekainean, bere aitorpena egiten du zenbateko hori sartu gabe. Suposatzen dugu arazo ekonomiko hori behin gaindituta, enpresak 2018ko urriaren 15ean ordaintzen diola atzerapena. Kasu honetan, autolikidazio osagarria egin behar du 2016. urteari buruzkoa, bertan sartuz aparteko ordainsaria. Zer epe du aitorpen osagarria egiteko? 2018ko urriaren 15etik (jaso zuen egunetik) atzerapenaren hurrengo epea amaitu arte: 2019ko ekainaren bukaera arte (2018ko epealdiari buruzkoa). Gero kobratzen badu epaiketa bat zegoelako, a) kasuan ikusi dugun arau berezia aplikatuko da.

Entradas relacionadas: