Errepublika Unitarioa Eta Bateratua: Espainiako Historia

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,87 KB

1873an, Pi i Margall lehendakari zela, Konstituzio federalerako egitasmo bat aurkeztu zuen. Egitasmo horrek subiranotasuna herriak zuela zioen, botere banaketa arautzen zuen, eta eskubide guztiak eta federalismoa aitortzen zituen. Elizaren eta estatuaren arteko zatiketa ere adierazten zuen eta autonomia handia aitortzen zien probintziei. Herrialdea banatuko litzateke 15 estatu desberdinetan gehi Kuba eta Puerto Rico.

Baina errepublikarren arteko zatiketa gero eta nabarmenagoa zen; hirietara zabaldu zuten iraultza kantonala, batez ete Valentzian eta Andaluzian. (Kantoiak errepublika independenteak ziren, ideologia anarkista zutenak). Bitartean, Katalunian eta Valentzian, greba orokorrak antolatzen ari ziren langile anarkistak. Euskal herrian, Katalunian eta Castellon-en gerra karlista zabaltzen ari zen.

Liskar horiek guztiak zirela medio, Pi i Margallek dimisioa eman behar izan zuen.

Errepublika unitarioa edo bateratua

Salmeron izendatu zuten lehendakari, fronte karlistari eta kantonalismoaren zabalkundeari aurre egiteko. Errepresio gogorra erabili zuen. Hala ere, utzi behar izan zuen eta Castelarrek hartu zuen kargua.

Manuel Paviak estatu kolpea eman zuen 1874ko urtarrilean, eta Gorteak desegin zituen. Ondoren, Serrano jeneralak hartu zuen lehendakaritza.

Esperientzia errepublikar iraultzaileak zer ekarriko zuen ikusita, Alfontso XII.aren alde jarri ziren gizarteko eta politikako sektore asko. Egia esan, Errepublika bukatuta zegoen, jada, baina, itxuraz, jarraitu egin zuen.

1874ko abenduan Martinez Campos jenerala eta beste jeneral batzuk altxatu egin ziren eta amaiera eman zioten garai historiko garrantzitsu bati, ERRESTAURAZIOA edo BERREZARKUNTZA hasiz.


Estatu kolpearen ondoren, boterea O´Donnellek eta bere Union Liberal alderdiak eskuratu bazuen ere, berehala Narvaez (1857-1858) izan zen lehendakari berria eta aurreko biurtekoan hartutako erabaki gehienak deuseztatu zituzten. 12 urtetan aritu ziren O´Donnell eta Narvaez txandaka. Egonkortasuna eta garapen ekonomikoko aldia. Garai honetan, hauteskunde-iruzurra zela eta, aurrerakoiak eta demokratak sistematik at geratu ziren. Aurrerakoiak demokratengana hurbildu ziren eta demokratak, aldiz, monarkia edo errepublika ezartzearen egokitasuna eztabaidatzen hasi ziren. 1845eko konstituzioa aldarrikatu zuten berriro eta Isabelen erreinaldi osoan iraun zuen.

Krisi politikoa oso nabaria zen. Karlistek ez dute etsitzen eta koroa errekuperatu nahi zuten. Aurrerakoiek eta Demokratek erregimenaren aldaketa nahi zuten. Unión Liberal alderdia guztiz desprestigiatuta zegoen eta progresistak erradikalago agertzen ziren. Pronuntziamenduek ez zuten gobernua aldatu nahi, monarkia isabelinoa baizik. Prim jeneralak (progresista) 7 pronuntziamendu prestatu zituen eta, ondorioa izugarrizko errepresioa izan zen: 68 fusilatu zituzten.

Bestalde, 1866an, Europan gertatu zen krisi ekonomiak (finantzetan, industrian, trenbidean eta nekazaritzan eragin handia izan zuen) Espainiako ekonomia ere astindu zuen. Hornidura-krisiak eta, horren ondorioz, prezioen igoerak, goseteek eta gaixotasunek Gatazka politikoa eta sozialaren areagotzea eragin zuten. Gobernuaren erantzuna errepresioa eta politika autoritarioa izan zen. Halaber, trenbideen krisia izan zen. Gastuak handiegiak ziren, akzioek porrot egin zuten eta ondoren Burtsa erori zen. Trenbidearen eraikitzea geratu beharrean izan ziren.

Gauzak horrela, Ostendeko Ituna Belgikan egin zen 1866an; bilera hau, progresisten eta demokraten artean ospatu zen.

Helburua Narvaezen aurkako iraultza bat (Loriatsua) prestatzea zen. Isabel II.aren agintea suntsitu eta konstituzio berri bat egin nahi zuten, behin-behineko gobernu baten pean. Iraultza Loriatsua (La Gloriosa) aurrera eraman ahal izateko fondoak lortu beharko zituzten eta Bruselan Prim jeneralak zuzenduko zuen ekintzen gune koordinatzaile bat eratu nahi zuten.

Entradas relacionadas: