Erresuma Batuaren Brexit Prozesua

Clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,04 KB

2013. David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroak (Alderdi Kontserbadorea) esan du herrialdeak EBn jarraitzeari buruzko erreferenduma deituko duela 2015eko hauteskunde orokorretan berriz hautatzen badute. Helburua Erresuma Batuaren eta Europar Batasunaren arteko harremanetan erreforma-plan bat negoziatzea. Funtsean, botere handiagoa, malgutasun ekonomikoa eta eurotik kanpoko estatuak gainerakoen modu berean tratatzea, Cameron-en hitzetan.

2014. UKIPek, Europar Batasunaren eta immigrazioaren aurkako alderdiak, Europako hauteskundeak irabazi ditu Erresuma Batuan. Alderdi kontserbadoreko sektore bat ez zuen konfiantzarik Europar Batasunean erakunde politiko, ekonomiko eta sozial gisa. 2015. David Cameron-en alderdi kontserbadoreak gehiengo osoz irabazi ditu hauteskunde orokorrak.

2016. Erresuma Batuak hainbat erreforma adosten ditu EBrekin, eta erreforma horiek indarrean sartuko dira herrialdeak organismo kontinentalaren barruan jarraitzen badu. Akordioa lortu ostean, Cameronek ekainaren 23rako deitu du erreferenduma, Erresuma Batuak EBn jarraitu edo bertatik atera behar duen erabakitzeko. Erreferendumen emaitzak: Ustekabean, erreferenduma irabazi zuten EB uztearen aldekoek. Brexit-arekin Erresuma Batuak «kontrola berreskuratuko» zuela zioen mezuak irabazi zituen. Adin arrakala ikusi zen: gazte gehienak EBren alde, adineko gehienak aurka. Porrotaren ondoren, Cameron lehen ministroak dimisioa, Mayk ordezkatu. EBn geratzearen alde bozkatu zuen arren, irteera «arrakastatsua» agindu zuen Mayk. Mayren irteera planak porrot latza izan zuen. Kontserbadoreek lider berria hautatu zuten 2019an: Boris Johnson. Lehen ministro izendatu. Urriaren 31ko irteera eguna inolaz ere ez zuela atzeratuko agindu zuen hainbat aldiz hurrengo asteetan. Parlamentuak, bozkatu zuen akordiorik gabeko brexit bat ez zuela inolaz ere onartuko, oso kaltegarria izango litzatekeelako Erresuma Batuarentzat. Brexit-erako akordio berri bat adostu zuen Ipar Irlandarekin. Brexit-aren data 2020ko urtarrilaren 31ra arte atzeratu zuten, behin betikoa izan zen.

Entradas relacionadas: