Erretratua eta Pintura Estiloak Erromatar Inperioan

Clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,25 KB

Erretratua Inperio Garaian

Erretratuak propaganda funtzioa zuen, enperadorearen handitasuna eta boterea adierazteko.

Enperadore Erretratuaren Tipologiak

  • Togata: Patrizio edo Aita Santu gisa, togarekin.
  • Thoracata: Enperadore, militar edo kontsul gisa, janzkera militarra eta eskua altxatuta.
  • Jainko moduan: Biluzik, ereinotz koroarekin, jainkoren baten adierazgarriren batekin.

Bilakaera Estilistikoa

K.a. I. Mendea

Greziar eraginez, idealizaziorako joera zegoen. Berezko ezaugarriak biguntzen ziren, pertsonaiaren handitasuna islatzeko. Idealizazioa batez ere gorputzetan ematen zen.

K.o. II. Mendea

Ile kizkurrak bolumena hartzen zuen. Bizar nabaria agertzen hasi zen. Bustoa luzatu egiten da. Errealismoa indartzeko, kolore desberdinetako harriak erabiltzen hasi ziren, eta pupilak taiatuz adierazten ziren.

K.o. IV. Mendea (Behe Inperioa)

Erretratu zurrun eta hieratikoak nagusitu ziren. Erretratuek gizatasuna galdu zuten. Enperadorea gizartetik aldentzen zuen eskematizaziorako joera nabaria zen. Formak sinplifikatu eta eskematizatu egiten ziren, monumentaltasunerako joerarekin batera.

Pintura Estiloak Erromatar Inperioan

1. Inkrustazio Pintura

Errepublika garaian (K.a. II. mendearen erditik I. mendera) garatu zen. Garai helenistikoko marmolaren ehundura imitatzen zuen. Ez zeukan irudirik. Kolorez beteta eta itxura aberatsa zuen. Horma hiru zatitan banatzen zen:

  • Oinarria, granitoa imitatuz.
  • Erdikoa, marmola imitatuz.
  • Erlaitza, estukoz bukatua.

2. Estilo Arkitektonikoa

K.a. I. mendean garatu zen, batez ere Zesarren garaian. Arkitektura imitatzen zuen, elementu arkitektonikoen bidez. Perspektibaren erabilera sakontasun ilusioa sortzeko erabiltzen zen, gelak handiagoak ziruditen. Txantxetako espazioak, koadroak gai mitologikoekin batera irudikatzen ziren. Leihoen irudikapenen bidez, paisaia bukolikoak eta eraikuntzak irudikatzen ziren, antzerki izaera emanez. Ez zegoen ingerada gogorrik. Argi jokuekin eta kolorearen bidez lantzen zen irudia. Paisaia agertzen zen. Berezko erromatar pintura zen.

3. Estilo Apaingarria

K.a. 27. urtetik K.o. I. mendera arte iraun zuen. Aurreko bi estiloen batura zela esan daiteke. Apaingarritasun izaera zeukan. Errealismo gutxiagoko estiloa zen: arkitektura fantastikoak eta irrealak irudikatzen ziren. Normalean, zutabe oso luze eta meheak erabiltzen ziren. Perspektiba desberdinak batera agertzen ziren, askotan "arrain perspektiba" erabiliz. Frisoak umeekin, landare estilizatuekin, abere irudi txikiekin, giza irudi txiki eta delikatuekin eta eszena mitologiko txikiekin irudikatzen ziren. Estilo honen gorengo puntua Neronen Domus Aurea izan zen.

4. Estilo Ilusionista

K.o. I. mendearen amaierara arte iraun zuen. Estilorik nahasiena zen, beste estiloak batzen baitzituen. Eszenak modu argiago batean irudikatzen zituen: eguneroko bizitzako pertsonaiak, pertsonai mitologikoen eszenak, amodiozko eszenak... Zeharo fantastikoa zen, efektu irrealak eta fantastikoak bilatzen zituen. Apaingarritasun ugaria zuen: ohialak, kortinak... Paisaiak garapen handia lortu zuen. Ez zen errealitate objektibo bat irudikatzen.

Entradas relacionadas: