Erritmoaren Garapena Haur Hezkuntzan: Kontzeptuak eta Etapak
Clasificado en Música
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,8 KB
Erritmoaren Garapena Haur Hezkuntzan
1. Lehenbiziko Erritmoak
Haurrak erritmoa nola barneratzen duen azaltzen da, barneko eta kanpoko estimuluen bidez:
Barne Erritmoa Menderatzea
Amaren bihotz-taupadekin erreakzionatzen du, haurdunaldiko 4. hiletik aurrera. Erritmoa haurraren garapenean dago, arnasketa barne-erritmoan ere.
Kanpo Erritmoaren Ikaskuntza
Hezitzaileak kanpo-erritmoak barneratzen lagunduko dio. Horretarako, perkusio-tresnen bitartez soinua sustatu eta musika egingo dute, mugimenduen bidez lagunduz.
Espazioaren Konkista eta Erritmo Adierazpena
15 hiletik aurrera, haurrak musika espazioarekin lotzen du. Garrantzitsua da musika aldatzea, erritmora egokituta egon behar du, eta abiadurak ere sartzen joan behar dira (esaterako, ezker-eskuin mugimenduak).
2. Erritmo Hizkuntzaren Kontzeptuak
Tempoa eta Iraupena
Tempoak hiru maila ditu: geldia, normala edo bizia. Iraupena soinu baten luzera da, musika-hizkuntzaren elementu garrantzitsua. Iraupena sinboloekin marraztu daiteke (kortxea, beltza, zuria...), denbora neurtzeko erabiltzen direnak.
Erritmoa eta Pultsazioa
Pultsazioa erritmoaren oinarria da. Bi adibide nagusi: bihotz-taupadena edo erlojuaren tik-tak-a. Pultsazioa markatzeko, mahai gainean joz edo tresna batekin egin daiteke, geldiago edo arinago. Haurrak 2 urte bete arte ez du pultsazio askorik barneratuko.
Inprobisazioa eta Sormena
Haurrari sormenaren alderdiak azaleratzen utziko diogu. Inprobisazioa landu behar da, eta horretarako gaiak landu ere. Ahotsarekin eta tresnekin adierazten utziko diogu, berak aurki dezan komunikatzeko modu ludikoa.
3. Bilakaera Etapak, Teknikak eta Prozedurak
Bizitzaren Lehenengo Urtea (0-12 hilabete)
- Haurra estimulatu behar dugu.
- Hatzekin markatuko ditugu erritmoak; hezitzaileak markatuko du tempoa.
- Magaleko kantak dira egokienak.
- Sehaska-kantak egokiak dira erritmo hirutarrekin hasteko.
12-24 Hilabete
- Gorputzean pultsazioak lantzen jarraitzen du.
- Naturaltasunez markatzen du pultsazioa.
- Perkusiozko tresnak erabiltzen ditu.
- Txalo egiten dute erritmoa landuz.
24-36 Hilabete
- Soinu luzeak eta laburrak lantzen dituzte txirularekin.
- Triangeluak eta xilofonoak erabiltzen dituzte, zailagoak direlako.
- Tempo kontzeptua hobeto ulertzen hasten dira.
- 2 urtetik aurrera, haizezko instrumentuak jotzen hasten dira, soinu laburrak eta luzeak eginez.
36 Hilabetetik Aurrera
- Erritmo-zelula txikiak lantzen hasten dira.
- Imitatu egiten dute.
- Perkusiozko tresnekin lantzen dute tempoa.
- Soinu laburrak eta luzeak bereizten dituzte.