Erromako Arkitektura eta Artearen Ondare Historikoa
Clasificado en Arte y Humanidades
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,75 KB
Erromako kulturaren eta artearen jatorria eklektikoa da, konkistatutako herrien askotariko eragin ugari barneratu baitzituzten erromatarrek. Alde horretatik, Etruriako eta Greziako ondarearen eragina eta, azkenik, ondare helenistikoarena bereziki nabarmena izan ziren. Arkitekturan nabarmentzen zen eraginen aniztasuna, Greziako ereduek ezin hobeto egin baitzuten bat eraikinetan. Adibidez, Erromako arkitektoek sistematikoki erabiltzen zuten erdi-puntuko arkua eta kanoi- edo ertz-ganga. Greziako ordena tradizionalak (doriarra, joniarra eta korintiarra) erabili zituzten, ordena toskanarra eta ordena konposatua gehitu zizkieten: Erromako artearen sorkuntza izan zen, joniar kapiteleko elementuak (bolutak) eta akanto-hostoak nahasten baitzituen. Harria, adreilua eta hormigoia ziren material nagusiak, hormigoia eta adreilua merkeagoak baitziren. Azalera marmolez egina zegoen, barruko egitura estaltzeko eta edifizioa apaintzeko. / Arteari dagokionez, arkitekturak adierazten dute hobekien Erromaren izaera. Inperioa erromanizatzeko bitarteko nagusiak izan ziren, homogeneo bihurtu baitzituzten konkistatutako lurretako hiri handi guztiak. Lau sailetan zatitzen zuten hiria, bi kale nagusik banatzen zituzten: kardoak eta dekumanoak. Bidegurutzean, foroa eraikitzen zuten. Greziako agoraren gisako plaza bat zen foroa, eta han egoten ziren eraikin publiko nagusiak: tenpluak, basilikak, kruai, atxibategia, oroitzapenezko monumentuak, etab. Greziako tenplurn elementuak ere hautematea, oinplano laukizuzena, barnealdean bi zati bereizi izana (pronaos edo ataria, eta naos edo cella (jainkoaren irudia gordetzen zuten horren barnean)) eta eraikin osoa zutabez inguratu izana (cellan, atxikita egoten ziren zutabeak). Eraikuntza zibilaren alorrean, berriz, eraikin asko egin zituzten erromatarrek, gizarte konplexu baten beharrei erantzun behar baitzieten: dibertitzeko monumentuak, administrazioko monumentuak eta oroitzapenezko monumentuak. Dibertitzeko monumentuak hainbat ziren: termak, bainuetxe publikoak ziren (Karakalaren termak); antzokiak, egitura erdizirkularrak zituzten (Meridako antzokia); anfiteatroak, oinplano eliptikoko eraikuntzak ziren (Erromako koliseoa); eta zirkuak, koadriga-lasterketak eta atletismo-txapelketak hor egiten ziren (Maximoren zirkua). Administrazio monumentuen artean, basilika zen garrantzia handiena zuena zen. Basilika hiru habearteko eraikin laukizuzena zen, kanoi-gangek estaltzen zituztenak (Maxentzioren basilika).
Oroitzapenezko monumentuak hurrengo bi ziren: oroitzapenezko zutabeak eta garaipen-arkuak. Oroitzapenezko zutabeak bi motatakoak ziren: zutabe errostralak eta zutabe historiatuak (Trajanoren zutabea). Garaipen-arkuak foroan eta hiriko sarreran eraikitzen zituzten, bat edo hiru arkukoak (Titoren eta Septimio Severoren arkuak).