Erromako Koliseoa: Historia, Arkitektura eta Ikuskizunak

Clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,49 KB

Erromako Koliseoa

Ikuskizun publikoetarako erromatar eraikuntza da. Erroman kokatua, Neronen Domus Aurea izeneko etxearen inguruan zegoen lakuaren ondoan. Lakuaren ura ubide baten bidez Tiber ibaira eraman zuten. Titoren aitaren garaian eraiki eta Titoren garaian inauguratu zen. Koliseo izena Neronen erraldoiaren alboan kokatu zelako datorkio. Anfiteatrorik handiena zen, 50.000 ikusle inguru hartzeko gaitasuna zuelarik.

Ikuskizun motak

  • Gladiadoreen arteko borrokak
  • Bestiarii-en arteko borrokak edo gladiadoreen eta bestiarii-en arteko borrokak
  • Naumachia edo itsas guduak

Koliseoa boterearen sinboloa zen. Gladiadoreak eta bestiarii edonondik ekartzen ziren, eta ikuskizun batean bat baino gehiago hiltzen ziren normalean. Enperadorearen ospea jokoen arrakastaren arabera neurtzen zen.

Arkitektura

Anfiteatroa bi antzokik bat egitean bezalakoa zela esan daiteke, obalo formakoa eta hiru partetan banatua zegoen:

  1. Cavea: Ikusleak esertzeko lekua. Gangak sistema batez estaltzen ziren galerien gainean kokatua. Hirutan banatzen ziren: prima, media eta summa cavea, pasabide batez desberdinduak (praecintonae). 50.000 ikusle inguru sartzen ziren. Nobleak eszenatokitik hurbil esertzen ziren, eta esklaboak, emakumeak eta atzerritarrak goian. Vomitorium ugari zituen.
  2. Area: Ikustaldia gauzatzen zen lekua, hesi metaliko batez inguratua bestiae-etatik babesteko.
  3. Lurrazpikoa: Arearen azpiko gelak eta pasabideak.

Ikusleak eguzkitik babesteko velarium-a zeukaten. Kanpoko egiturari dagokionez, lau pisutan eratzen da. Lehenengo hirurak erdi-puntuko arku gainjarriak dira, kolomez eta arkitrabez markoztuta. Kolomak hormari lotuta daude apaingarri gisa. Laugarren pisuan leiho txiki batzuk daude korintiar pilastren artean, eraikinari egindako gehigarria da.

Materialak

  • Kanpoko murruak harriz eta marmolez
  • Hormigoia galerien gangetan
  • Harria eta adreilua murruen goiko parteetan
  • Marmola eserlekuetan

IV. mendean jokoak debekatu zirenean, eraikinaren harri asko erabili ziren Erromako beste eraikuntza batzuetan.

Aurrekariak eta Ondorengoak

  • Aurrekariak: Greziako antzokiaren eredua, Martzelo antzokia.
  • Ondorengoak: Probintzietako anfiteatroak.

Entradas relacionadas: