Erromako Lirika Garai Beranduaren Poetak

Clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 1,32 KB

Katulo (K.a. 84- 54)

Familia aberatsekoa zen. Erroman ikasi zuen. Familiak Zesarrekin harreman zuzena izan arren, Katulok ez zuen kargu politikorik hartu nahi izan. Bizitzari etekina ateratzea zuen helburu nagusia, hau da, maitaleekin eta lagunekin gozatzea. K. Zezilio kontsularen emaztearekin (Klodia) maitemindu zen. Klodia da seguru asko Katuloren olerkietako Lesbia.

Ovidio (K.a. 43-K.o. 17)

Familia aberatsekoa zen. Erroman erretorika ikasten hasi, eta Atenasen amaitu zuen. Bertan, ikasteaz gain, poesia-emanaldiak ere ematen omen zituen. Politikan aritu zen denboraldi txiki batean, baina laster itzuli zen poesiagintzara. Augustok aginduta, Tomisera (gaurko Constanza, Errumanian, Itsaso Beltzaren ertzean) erbesteratu behar izan zuen K.o. 9. urtean, eta hantxe hil zen. Ez dago argi Augustok Ovidio erbesteratzeko zein arrazoi izan zuen.

Horazio (K.a. 65-8)

Familia xume batean jaio arren, Erroman eta Atenasen ikasteko aukera izan zuen Horaziok. Militarra izan zen, eta Brutoren (Zesarren hiltzailea) armadan borrokatu zen Errepublikaren alde. Bruto hil ondorengo Filiposeko gudan, armada utzi, eta kargu administratibo bat hartu zuen, kuestoretzako idazkaria, hain zuzen ere. Virgilio olerkariaren bitartez, Mezenasen literatura-taldean sartu zen Horazio. Harrezkero, idazten eman zuen bizitza.

Entradas relacionadas: