Erromako Literatura Klasikoa: Antzerkia eta Zizeron
Clasificado en Latín
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,82 KB
Antzerkia Erroman (K.a. III. mendea)
Kristo aurreko III. mendean, Greziatik ekarritako tragediak eta komediak latinera itzuliak izan ziren, baina Greziako giroan eginak. Mende horretan, erromatarrak beren antzerki propioak egiten hasi ziren, baina arrakasta gutxirekin. Horregatik, Greziako komediekin jarraitu zuten (fabula palliata).
Tragedia vs. Komedia
- Tragediak: Arrakastarik ez. Zergatiak:
- Norberaren atsekabeak plazaratuak ikustea ez zitzaien gustatzen.
- Hizkera jasoa zen, eta herri xumeek ez zuten ulertzen.
- Komediak: Nahiago zituzten. Gaiak: amodioak, istorioak... Hizkera ulergarriagoa.
Komediak bakarrizketa batekin hasten ziren, non iragana, momentua eta etorkizuna kontatzen ziren. Pertsonaiak berdinak ziren obretan, ohikoenak: emagaldua, gazte axolagabea, agurea...
Makio Plauto (K.a. 254-184)
Gutxi dakigu berari buruz. Batzuek esklaboa izan zela diote (esklaboaren papera ondo antzezten zuelako), beste batzuek, berriz, dirudun familiakoa zela (hizkuntza jasoa erabiltzen zuelako).
Plauto goiz hasi zen antzerkian aktore gisa, baina komediak ere idatzi zituen, besteak beste: Milles Gloriosus eta Captivi.
Ezaugarriak:
- Pertsonaiak esklaboaren inguruan jarduten zuten: iruzurrak, azpijokoak...
- Hizkera aberatsa eta goi mailakoa, baina barrea eragiteko lotsagabea eta lizuna.
P. Terentzio Afer (K.a. 190?-159)
Kartagon jaio zen. Terentzio Lukano senatariak Erromara eraman zuen esklabo gisa. Heziketa jaso ondoren, askatasuna lortu zuen.
Komediak idatzi zituen, adibidez: Hecyra eta Andria.
Ezaugarriak:
- Pertsonaiak ohikoak ziren, baina ez zuten barrea eragiten; sentimenduez beteta agertzen ziren, ez ziren pertsonai lauak.
- Bizitzaren isla erakutsi zuen, eta jendeak ez zuen gustuko izan.
- Aristokraten hizkera jasoa erabiltzen zuen.
Tulio Zizeron (K.a. 106-43)
Oratoria
Elokuentziaz hitz egiteko gaitasuna, jendea erakartzea helburu.
Oratoriaren bilakaera
- K.a. III.-II. mendeak: Laudationes funebres (hiletan errezitatzeko).
- K.a. II. mendea: Grezia Erromako probintzia bihurtu zen, eta handik filosofo eta hizlariak etorri ziren.
- K.a. I. mende bukaera: Errepublika desagertu zen. Borroka eta eztabaida ugari zirela eta, politikari bakoitzak berea defendatu behar zuen herriaren aurrean. Hizlarien kopurua handitu zen.
- K.o. I. mendea: Enperadoreak aginte osoa hartu zuen. Oratoria desagertu eta eskoletan ikasgai teoriko izatera mugatu zen.
Zizeronen oratoria
Gertakari politiko garrantzitsuenak bizi eta parte hartu zituen (Katilinaren matxinadan eta Ponpeioren alde gerra zibilean). Marko Antoniok hil zuen, Errepublika defendatzeagatik.
Lan nagusiak:
- Diskurtso judizialak: Pro Sex.
- Diskurtso politikoak: In Catilinam (diskurtso hauengatik hainbat moduz zigortua izan zen).
- Erretorika tratatuak: De oratore, Brutus.
Filosofia
Kostata sartu zen Erroman, baina ondoren derrigorrezko ikasgaia izan zen eskoletan.
Eskola nagusiak
- Epikureismoa: Sortzailea Epikuro. Gorputzaren garrantzia, zoriona eta gozamena bilatzea, lagunak zaintzea eta erlijioa baztertzea.
- Estoizismoa: Sortzailea Zenon. Kezka nagusia zoriona lortzea, horretarako bertutearen bidea hartuz, grinei aurre eginez eta nahigabeak adorez jasanez.
- Eklektizismoa: Hainbat eskolen nahastea. Filosofo nagusiena Filon.
Zizeronen filosofia
Elkarrizketa erabili zuen gogoetak azaltzeko (irakurleentzat atseginagoa), baina batzuetan azalpen dogmatiko luzeak ere bazituen.
Lan nagusiak: De re publica, De legibus. K.a. 45etik aurrera filosofian sartu zen: Consolatio, Hortensius...
Epistolografia
Pertsona batek beste bati zerbait jakinarazteko bidaltzen dion idatzia.
Gutun motak
- Mezu gutunak (gutun ofizialak).
- Adiskidetasun-gutunak (lagunartekoak).
- Atariko-gutunak (lagunarteko eskaintzak).
- Tratatu gutunak (gai bati buruzko azalpenak).
Gutunari hasiera emateko formula berezi batzuk erabiltzen ziren.
Zizeronen epistolografia
Bere gutunei esker, garaiko berriak eta datuak dakizkigu. Zintzotasunez azaltzen ditu eguneroko kezkak, nahiak eta poztasunak.
Gutun bildumak:
- Epistulae ad familiares
- Epistulae ad Atticum
- Epistulae ad Quintum fratrem
- Epistulae ad Brutum