Erromanikoa: Ezaugarriak, Arkitektura eta Adibideak
Clasificado en Arte y Humanidades
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,89 KB
Erromanikoaren Ezaugarri Orokorrak
- Europa osoan hedatu zen XI. mendetik aurrera.
- Arte erlijiosoa da. Helburua: fededunak Jainkoarengana hurbiltzea.
- Arte sinbolikoa da; elementu bakoitzak mezu bat erakutsi nahi du.
- Artistak artisau hutsak ziren.
Arkitektura Erromanikoa
Elizen Ezaugarri Orokorrak
Materiala
Hasieran egurra erabiltzen zen, gero harria. Teilatuak zurezkoak ziren hasieran, baina kandelen eraginez erre egiten ziren.
Oinplanta
- Basilikala: Erromako basiliken antzekoa. Transeptua ez da gehiegi nabaritzen.
- Erdiratua: Planta zirkularra edo poligonala. Aldarea erdian dago.
- Latindar gurutzeduna: Erromako basiliken antzekoa, baina transeptu batekin.
- Sinbolismoa: Kristoren gurutzearen forma.
- Leku sakratuena: burua.
- Burua ekialderantz dago, goizeko argia sartzeko (Kristo munduaren argia baita).
Elizaren Atal Nagusiak
- Nabeak: Hiru edo bost izaten zituen, erdikoa besteak baino altuagoa eta zabalagoa zelarik.
- Erdiko nabea: Erdi-puntuko ganga du. Arku fajoiak ditu (ganga zabaletara zeharkatzen dituztenak).
- Alboko nabeak: Ertz ganga dute.
- Nabeen artean: Erdi-puntuko arkuak (formeroak).
- Transeptua: Nabe nagusia zeharkatzen du. Transeptuak nabe bat baino gehiago izan ditzake.
- Absidea: Elizaren buruan kokatzen da (ekialderantz). Normalean erdi-zirkularra da eta laurden esferako ganga du.
- Absidioloak (batzuetan): Kapera txikiak, santuen erlikiekin. Beti absidiolo kopuru bakoitia egoten da.
- Girola: Absidearen inguruan dagoen korridorea (erromesaldi elizetan bakarrik).
- Gurutzadura: Transeptua eta nabea gurutzatzen diren lekua.
- Goian zinborrioa kokatzen da: dorre bat da.
- Karratua edo oktogonala izan daiteke. Eusteko, arku toralak eta tronpak ditu.
- Kripta: Lurpean dagoen kapera. Oro har, elizaren buruan kokatzen da. Hilobi-ganbera gisa erabiltzen da.
- Dorreak: Bi izaten dira. Sarrera nagusia dorreen artean kokatzen da. Oro har, karratuak edo zirkularrak dira. Kanpandorre gisa erabiltzen dira.
Erromanikoa Espainian
Erromanikoa Cluny ordenari esker hedatu zen Espainian:
- Ipar-ekialdetik sartu zen.
- Donejakue bidea erabiliz hedatu zen.
Erromanikoa iparraldean bakarrik aurkituko dugu (hegoaldean Al-Andalus baitzegoen).
Adibide Nagusiak
- Fromistako San Martin, Palentzia.
- Konpostelako Donejakue katedrala.
- Taülleko San Clemente.