Erromantizismoa eta Idazle Nagusiak
Clasificado en Latín
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,07 KB
Erromantizismoa Europan eta AEBetan
Ingalaterra
John Keats
Erromantizismo ingeleseko poetarik esentzialena izan zen. Haren poema estimatuenak sonetoak ziren, hala nola Odak, Urretxindor bati eta Udazkenari; azken hau, lirika modernoaren gailurra izan zen.
Frantzia
Victor Hugo
Genero literario guztiak landu zituen, eta nobelagile gisa arrakasta handia lortu zuen. Cromwell eta Hernani obrekin artegintzarako askatasuna aldarrikatu zuen. Odak eta Baladak eta Ekialdekoak irudi sekulakoz, fresko, koloretsu eta exotikoz kargaturik daude. Udazkeneko hostoak intimoagoa da, izadia, maitasuna eta heriotza kantatzen baititu.
Espainia
José de Espronceda
Byronen estiloa imitatu zuen, eta erromantizismo liberalaren ordezkari nagusi izan zen.
Gustavo Adolfo Bécquer
Lirikotasun handiko poeta izan zen, eta haren lan ezagunenetako bat Elezaharrak da.
Rosalía de Castro
Estilo xumea, zuzena eta oso pertsonala zuen. Haren obra nagusiak Galiziar kantuak eta Hosto Berriak dira.
Errusia
Aleksandr Puxkin
Errusiar idazle ospetsuena izan zen. Haren lanen artean Ruslan eta Ludmila eta Eugenio Onegin daude.
Ameriketako Estatu Batuak
Walt Whitman
Haren obra nagusia Belarren hostoak da.
Edgar Allan Poe
Biografia eta Obra Nagusiak
Poe Bostonen jaio zen 1809an eta Baltimoren hil zen 1849an. Misteriozko eta beldurrezko lanek eman zioten ospea. Belea, Ligeia eta Rue Morgueko hilketak lanek oso fama handia izan zuten. Edgar delirium tremenseko krisi batek jota hil zen.
Amaren heriotzak arrasto sakona utzi zuen Poeren memorian. Umea familia banatan geratu zen, eta Allan senar-emazteek hartu zuten Edgar. Eskoziar jatorrizko familia aberats bat zen, presbiterianismo zorrotzekoa.
Estiloa eta Eragina
Poek poesia, fikzioa eta kritikaren teoria landu zituen. Haren poesiak oso erritmo markatuko lelo baten efektua eragiten du, eta sentimendu sakon eta primitiboak azaleratzen ditu. Poemen musikaltasuna agerikoa da, baina egileak sarritan belarrira ondoen jotzen duen hitza hautatzen du, eta ez poemaren zentzuak behar duena. Izan ere, hitzen esanahiek ez zuten Poe arduratzen, ezta poema beraren esanahi orokorrak ere. Genero herrikoia bikain berriztu zuen.
Lehen begiratuan, klasikoak bezalakoxeak dira Poeren ipuinak: "Heroia bakar-bakarrik dago gaztelu zahar batean...". Osagai horiek, ordea, Poek ez ditu deskribatzen; halako lekuetan eta egoera horietan egoteak dakarren egonezina eta larritasuna deskribatzen ditu. Poek ez du eszenografia bat antolatzen, gogo-egoera iradokitzea da helburua. Poeren ipuinek eragin handia izan zuten, eta literatura genero berri baten sortzailea izan zela ere esaten da.
Badirudi, hortaz, ingeles tradizioan kokatu beharra dagoela; baina, obra ingelesez idatzita egon arren, Poe ez da britainiar idazlea, idazle iparramerikarra baizik, AEBetako hegoaldekoa.