Erromatar Antzerkia: Plauto eta Terentzioren Komediak

Clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,61 KB

Erromatar Antzerkiaren Jatorria eta Bilakaera

K.a. III. mendean Greziatik ekarritako hainbat tragedia eta komedia antzeztu ziren. Latinera itzulita egon arren, greziar giroa zuten: tragediei Fabula Cothurnata deitzen zitzaien eta komediei Fabula Palliata.

Mende berean, erromatarrak hasi ziren tragedia eta komedia propioak egiten, giro erromatarrarekin. Erromatar tragediei Fabula Praetexta deitzen zitzaien eta komediei Fabula Togata. Garaiko idazle berriek Grezian girotutako komediak idaztearen alde egin zuten.

Tragediek ez zuten arrakasta handirik izan, atsekabeengatik eta hizkerarengatik; komediak, ordea, nahiago zituzten. Hauek bakarrizketa bat izaten zuten sarreran, iraganean gertatutakoa, oraingo egoera eta gertatuko dena kontatzeko. Antzezlan guztietan pertsonaiak antzekoak dira:

  • Gazte axolagabea
  • Emagaldua
  • Soldadu arroputza
  • Neskato maitemindua

Tito Makio Plauto (K.a. 254-184)

Plautoren bizitzari buruz gutxi dakigu. Ikerlari batzuek diote esklabua izan zela, lanetan hauen egoera oso ondo azaltzen duelako; beste batzuek, ordea, dirudun familia batekoa zela uste dute, bere hizkerarengatik. Plauto goiz hasi zen antzerki munduan aktore gisa, baina komediak idazten hasi zenean hartu zuen ospea.

Bere komedia guztiak Palliata motakoak dira. Hona hemen ezagunenak:

  • Miles Gloriosus
  • Asinaria
  • Mostellaria
  • Pseudolus
  • Captivi

Pertsonaiek esklaboaren inguruan jarduten zuten eta ikusleek askotan txalotzen zituzten haien ateraldiak, keinuak eta hitzak. Hizkera aberatsa erabiltzen du: zehatza eta adierazkorra, herri-hizkeratik hartua eta pertsonaiei zein giroari egokitua. Goi-mailako pertsonaiek hizkera fina eta jasoa dute; behe-mailakoek, berriz, lotsagabea eta lizuna.

Publio Terentzio Afer (K.a. 190-159)

Kartagon jaio zen. Terentzio Lukano senatariak esklabo gisa hartu eta Erromara eraman zuen. Senatariak heziketa eta askatasuna eman zion. Terentziok ere Komedia Palliatak idatzi zituen, hala nola:

  • Andria
  • Hecyra
  • Eunuchus
  • Heautontimoroumenos

Pertsonaiak ohikoak ziren, baina hauek ez zuten barre-algararik eragiten; pertsonaien sentimenduak ñabarduraz beteta agertzen dira. Eszenatokiko ikuskizuna bizitzaren isla zen, eta herriak ez zuen hori gogoko. Aristokraziaren hizkerara hurbiltzen da Terentzio: ez du Plautoren hizkera lotsagabe eta lizuna erabiltzen.

Entradas relacionadas: