Erromatar Antzerkiaren Generoak eta Garaiak
Clasificado en Latín
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,75 KB
Erromatarrek edozein antzezlanentzako erabiltzen zuten izen orokorra fabula zen. Konposizio dramatikoei dagokienez, sailkapena gaiaren eta pertsonaien arabera egiten zen.
Horrela, tragediek, normalean, jainkoak eta heroiak aurkezten zituzten obrak ziren; ondorioz, obran erabilitako estiloa oso landua zen eta hizkuntza kultua. Aldiz, komediek gizon arrunta aurkezten zuten, eta, ondorioz, erabilitako hizkuntza nahiko baldarra edo herrikoia zen.
Tragedia
Fabula crepidata edo coturnata: Gai grekoa duten tragediek osatzen dute. Normalean, aktoreek "koturnoa" erabiltzen zuten, antzezlan grekoetan erabiltzen zen zapatila altua, alegia.
Fabula praetexta: Tragedia mota hau Erromako legenda eta historian oinarriturik dago. Izen hori Erromako gizon boteretsuek zeramaten toga praetexta-tik dator.
Komedia
Oso famatua zen erromatar garaian. Kaleko istorioak kontatzen dira, eta horregatik, aktoreek hizkera zakarra eta informala erabiltzen dute. Komedia latindarren autoreak Menandrorengan inspiratu ziren gehienbat. Contaminatio teknika erabiltzen zuten. Hainbat komedia mota daude:
- Fabula palliata: Gai grekotik hartutako komedia latindarra. Bere izena aktoreen estalkiaren omenez jarri zuten, "pallium" izeneko oihalarengatik.
- Fabula togata: Gai eta pertsonaiak erromatarrak agertzen ziren. Izena aktoreen jantzien omenez jarri zuten.
- Fabula trabeata: Nobleentzat egiten zen komedia erromatarra.
Hasierako antzezlan erromatarretan ez zegoen tragedia edo komediaren espezializaziorik. Generoaren aitzindariek, Livio Androniko eta Neviok, zati tragiko eta komikoa zuten obra nahasiak idatzi zituzten. Aldaketa edo espezializazioa Plauto idazlearekin eta haren ondorengoekin gertatuko da.
Erromatar antzerkigintzaren aurrekariak
Erromatar antzerkigintzaren aurrekariak hiru aro nagusitan banatzen dira: Aro Arkaikoa, Aro Klasikoa eta Aro Postklasikoa. Ondoren, Inperio Erromatarraren ondoren beste bi azpigarai eman ziren: Berantiarra (200 - 600) eta Erdi Aroa.
Aro Arkaikoa
(Literaturaren hasieratik - K.a. 100): Livius Andronicus izan zen lehen idazle latindarra. Tragediek eta komediek (antzerkiek) hasiera batean grekoen eragin handia zuten.
Aro Klasikoa
(K.a. 100 - K.o. 14): Urrezko Aroa izenarekin ere ezagutzen da. Greziarren kultura oso bereganatua zuten. Bi azpigaraitan bana daiteke: Zizerondarra eta Augustotarra.