Erromatar Arkitekturaren Ezaugarri Nagusiak

Clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,94 KB

Arkitektura Erromatarra: Ezaugarri Orokorrak

1. Materialak

Materialak: Adreilua, zementua eta harri koskorrak konbinatu zituzten. Harria estalkietarako bereziki erabili zen.

2. Ordenak

Ordenak: Doriarra, joniarra eta korintoarraz gain, Toskanoa (doriarraren antzekoa baina enborra erlieberik gabe) eta Konposatua (kapitel konbinatua, zirkulu forma doriarrak eta akanto hosto korintoarrak dituena) erabili zituzten.

3. Elementuak

Elementuak: Arkitrabea, sabaiaz gain, erdi kanoi-ganga, ertz-ganga eta masorren gaineko kupulak erabili zituzten estaltzeko.

Eraikuntza Motak

1. Hirigintza eta Ingeniaritza

  • Oinarri arrazionalagoa eta ordenatuagoa: Harresi hirietan, kaleak lauki batean egituratzen ziren eta erdian foru zabal bat (Agoraren funtzioa) izaten zen.
  • Azpiegiturak: Akuaduktoak, zubiak eta bide-sareko galtzada erromatarrak eraiki zituzten.

2. Erlijiosoak

Tenplua: Greziako tenpluen tipologia jarraitu zuten, baina desberdintasun batzuekin:

  • Podium baten gainean eraikia.
  • Sarrera bakarrekoa.
  • Zutabe batzuk apaingarri modura paretara itsatsiak.
  • Tenplu zirkularrak ere egin zituzten.

3. Aisialdirako Eraikinak

Antzokia

Aldaketa handiena orchestraren egitura zen. Antzerki erromatarrean erdizirkularra zen eta Senatuaren parte-hartzaileak kokatzeko lekua zen. Galeria semizirkularrak eta oinplanoan sotzen diren espazio lauak eta kurboak kanpoaldeari mugimendu asko ematen zizkioten. Arkuaren eta arkitrabearen konbinaketa erromatarren beste berrikuntza garrantzitsu bat izan zen, kanpoaldearen estatikotasuna uxatzeko.

Anfiteatroa

Antzokiaren egitura bikoitza zuen, oin obalatua. Gladiadore eta piztien joko eta ikuskizunen gertalekua zen.

Zirkua

Luzea zen egituraz eta hipodromo gisa erabiltzen zen koadrigen lasterketarako.

Termak

Bainu eraikin handiak ziren; masajeak, bainuak eta kirola egiten zen bertan.

4. Zibilak

Basilika

Hiru nabedun eraikina zen, erdikoa alboetakoa baino altuagoa. Finantza-truke eta beste negozio mota batzuetarako erabiltzen zen. Lehen kristauek egitura horretan oinarritu ziren elizak egiteko.

5. Etxebizitzak

Domusak

Jabetzaren adierazgarri ziren, horizontalki eraikiak. Barne patio bat zuten eta inguruan gelak eta dendak zeuden.

Insulae

Goranzkoak ziren, lurraren garestitzearekin beharrezko bihurtu zirenak. Gaur egungo pisu etxeen lehenengo adibideak dira.

6. Monumentu Oroitzailak

Arkuak eta oroitzapen-zutabeak: Gertaera bat ospatzeko eraikitzen ziren. Erliebez apaindu eta dekoratu ohi ziren.

Entradas relacionadas: