Erromatar Epika: Arkaikotik Klasikora

Clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,36 KB

Erromatar epikaren jatorria

Guda, errege eta heroien istorioak kantatzea izan da epikaren oinarria. Hona hemen aurrekari nagusiak:

  • Elogia: Inskripzio funerarioetan hildakoen alabantza.
  • Carmina convivalia: Otorduen ostean kantatutakoak.
  • Carmina triumphalia: Soldaduek garaipenaren ondoren gidariari kantatutako bertsoak.
  • Neniae: Pertsonaia famatuen hiletan, familiak eta emakumeek kantatutakoak.

Epika Arkaikoa

Garai honetako egile nagusiak hauek dira:

  • Livio Andronico: Latinez idatzi zuen lehen poeta epikoa. Erroman irakaslea izan zen eta Homeroren Odisea itzuli zuen Odussia izenburuarekin, ikasleek grekoa ikas zezaten. Saturnio bertsoa erabili zuen.
  • Nevio: Bellum Poenicum idatzi zuen, latinez egindako lehen poema epikoa. Bere bizitzako gertaerak kontatzen zituen, saturnio bertsoa erabiliz.
  • Ennio: Annales liburuaren egilea. Gertaerak kronologikoki kontatu zituen eta hexametro daktilikoa ezarri zuen latinezko poemetan.

Epika Klasikoa: Virgilio eta Enneida

Latinez idatzitako poemarik adierazgarriena da. Virgilioren ibilbidea:

  • Hasiera: Poeta liriko gisa Bukolikoak idatzi zituen.
  • Mecenas taldea: Augustoren kultur plangintzaren alde, Georgikoak idatzi zuen enperadorearen politika goraipatuz.
  • Enneida: Hiltzorian zegoela, lana ez bukatzeagatik erretzeko agindu zuen, baina bere adiskideek argitaratu egin zuten.

Egitura eta edukia

Hamabi liburutan idatzita dago, hamar mila hexametro ingururekin:

  • Gaia: Bi zati nagusi ditu:
    • I-VI liburuak: Homeroren Odisea imitatuz.
    • VII-XII liburuak: Homeroren Iliada imitatuz.
  • Pertsonaiak: I-IV (Dido), V-VIII (Eneas) eta IX-XII (Turno).
  • Helburua: Erroma eta Iulia familia goraipatzea.

Pasarte garrantzitsuenak Eneasen infernuetarako jaitsiera eta Vulkano jainkoak egindako ezkutua dira, non Erromaren etorkizuneko ospea aipatzen den. Eneas ez da Akilesen pareko heroia, pius Aeneas baizik.

Entradas relacionadas: